Kantu Astearen bosgarrena, hilaren 10etik 13ra
Musika Eskolak Pasaiako Kantu Astearen V. ekitaldia antolatu du. Aurtengoak hiru ekitaldi izango ditu, den-denak Trintxerpeko alkateordetzan.
Musika Eskolak antolatuta, Pasaiako Kantu Astearen V. ekitaldia egingo da hilaren 10etik 13ra bitartean. Aurtengoak hiru ekitaldi izango ditu, eta emanaldi guztiak Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian izango dira. Ikuskizunen sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.
Jarraian V. Kantu Astearen egitaraua egunez egun:
Pasaiako V. Kantu Astea
Hilak 10, asteartea
- 18:00: Juanje Neira Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Hilak 12, osteguna
- 19:00: Easoko ikasleak eta David de Olveira piano jotzailea.
Hilak 13, ostirala
- 19:00: Easoko ikasleak eta David de Olveira piano jotzailea.
