Altamirako parkea garbitzen jarraitzen du udalak
Udalak nabarmendu du hondakinen isurketek eta txabolen guneek ingurune naturalean eta espazio publikoan kalteak eragiten dituztela.
Garbiketa egiten ari den eremuetako bat.Lezoko Udala Altamira parkean abandonaturik diren bi txabola eraisteari eta hondakin isurketa bat garbitzeari ekin dio Lezoko Udalak. Isurketa 2025eko bukaerakoa dela jakinarazi du. Hala, inguru hori garbitu eta lehengoratuko da hainbat astez, eta Urzain Taldea enpresak egingo ditu lanak. Lanak bukatu arte Jaizkibel hiribidetik (Villa 1-2-3 etxebizitzen ingurutik) Altzate igerilekuko aparkalekura doan bidexka itxita egongo da, bidexka horren alboan (Jaizkibel hiribidearen eta Altamirako parkearen artean) egingo dituztelako lanak.
Udalak nabarmendu du hondakinen isurketek eta txabolen guneek ingurune naturalean eta espazio publikoan kalteak eragiten dituztela. Gainera, adierazi du garbitzen ari diren eremu hori iaz garbitu zela, eta 2.200 kilo hondakin kendu zituzten handik. “Bigarren jarduketa honetan ere askotariko hondakinak bildu eta ingurunean kalte larriak sor ditzaketen gaiak bilduko dira, eremuaren egoera hobetu, ingurumena zaindu eta herritarren ongizatea bermatzeko”.
Ingurunea zaintzeko eskatu die udalak lezoarrei, “espazio naturalen erabilera egokia sustatzea lehentasunezko helburua da udalaren jardunean”.
