Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lezoko Udala, Gi-636 errepideaz: "Errealitatea aztertu eta aldaketak egin behar dira"

Behin betiko pasabidea egiteko lehen urratsa baikor baloratu du udalak, baina errepideak trafiko handiegia duela uste du.

2025eko ekainetik da zabalik behin-behineko pasabidea.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/02/09

Joan den astearen bukaeran iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Gi-636 errepidea Gaintxurizketa auzotik pasatzen den horretan, behin betiko pasabidea egiteko lehen urratsa egingo dela. Pasabide hori eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitaziora ateratzea onartu dela, alegia. Horren oinarrizko aurrekontua 52.000 eurokoa da, eta aldundiak, Lezoko Udalak eta Eusko Trenbide Sareak (topoko geltokiaren gainetik ere pasako da zubia) finantzatuko dute, bakoitzaren diru ekarpena berbera izango delarik. Hori baikor baloratu du Lezoko Udalak, behin-behinekoa den pasabidea (2025eko ekainetik da zabalik), iraunkor batek ordezkatuko baitu. Baina errepidearen trafikoaren gaineko gogoeta ere egin du udal erakundeak: “Hobekuntzak egiteko lanean jarraitzeaz gain, oinarrian dagoen errealitatea aztertu eta aldaketak egin behar dira. Errepidearen ondorioak arintzeaz gain, ondorio horien kausak gutxitzeko hobekuntzak egin behar dira”.

Pasabideak, egungo behin-behinekoak zein aurrerago egingo den betikoak, Gaintxurizketako bizilagunen nahiz inguruko enpresetan lan egiten dutenen segurtasunean, irisgarritasunean eta auzoko mugikortasunean eragingo duela azaldu du udalak. Behin-behineko hori zabaltzerako, Perrene auzorako eta 107 industrialderako bideak eginak zituela zehaztu du udalak. “Pasabidea oinezkoen segurtasuna modu errealean babesten eta hobetzen duen irtenbidea izan da, eta behin betiko azpiegitura eraikitzeko lehen prozedurak abian jartzea oso positiboa da”.

Baina pasabidea izanda ere, Gi-636ko trafikoa “handiegia” dela iritzi du udalak: “Ibilgailu asko ibiltzen dira, eta kamioi eta trailerren trafiko handiegia du. Gaintxurizketatik bideratzen dira horien guztien ibilbideak, eta horrek zuzenean eragiten du zirkulazioan, baina are gehiago bertako bizilagunen eta langileen egunerokoan”. Horregatik adierazi du udal erakundeak egokia dela pasabidea egitea, baina trafikoaren arazoak berean jarrai dezakeela uste du, nahiz eta pasabideaz aparteko bestelako zirkulazio neurriak hartu.

Udalak nabarmendu du Gi-636ren arriskuak agerian uzteko auzoko bizilagunen eta han lan egiten dutenen aldarriak ezinbestekoak izan zirela. Gainera, erakundeen arteko elkarlanean eta koordinazioan jarraitzeko prestutasuna azaldu du Mikel Arruti alkateak.

Erlazionatutako edukiaGaintxurizketako pasabidea eraikitzeko, beste aurrera pauso bat
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.