Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

2026ko sanferminak, Gure Zumardia berrituan

Euskal Trenbide Sareak eta Pasaiako Udalak Antxoko plaza nagusiaren behin betiko diseinurako akordioa lortu dute. Obra gehienak ekainerako bukatzea aurreikusi dute bi erakundeek.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/10

Urte hasieran hasi ziren Antxoko Gure Zumardia urbanizatzeko lanak, Antxoko lurpeko geltoki berria eraikitzeko obren erdigunean. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak eta Pasaiako Udalak plazaren behin betiko diseinua adostu dute jada. Gure Zumardia Altza eta Galtzaraborda geltokien arteko topoaren saihesbiderako ETS eraikitzen ari den lurpeko geltoki berriaren gainean dago, eta 2026an hasiko da zerbitzua ematen.

Pasaiako Udalaren proposamen arkitektonikoa 2024an egindako herritarren parte hartze prozesuaren emaitza da. Proposamen hori udalaren eta ETSren artean egokitu da, “aurreikusitako urbanizazioa eremuaren ikusmolde oinezkoagora eta atseginagora egokitzeko, oinezkoentzako igarobideak eta berdegune gehiago lehenetsita”. Udalarekin adostutako proiektua ETSk gauzatuko du, eta 2,18 milioi euro inbertituko ditu Antxo berrurbanizatzeko, orain arte egin diren eta 2024ko ekainean plaza berriro irekitzea ahalbidetu zuten aurretiazko urbanizazio lanak barne. Akordio horretan adostutakoez gain udalak beste elementurik beharko balu, udal aurrekontuaren bidez aurre egingo zaiela jakinarazi du.

Diseinua zehaztu eta obrak hasi ondoren, erakundeen aurreikuspena da Gure Zumardia pixkanaka irekitzea, datorren ekainetik aurrera zoladura bukatzen den heinean. ETS dagoeneko aurretiazko zenbait lan egiten ari da: Gure Zumardia topoko geltokiarekin eta San Fermin elizarekin lotuko duen igogailurako sarbideak eta azoka zaharraren ingurua. Ezustekorik sortzen ez bada, erakundeen helburua da aurtengo sanferminak baino lehen obra gehienak bukatzea.

Azoka zaharra zegoen eremuan berdegune zabal bat diseinatu da haurrentzako jolasekin, barrutiko aisialdi eremu gisa erabiltzeko. Horrez gain, geltokiko larrialdietako irteera aldatu egin zela gogorarazi du udalak, Ibaiondoranzko bidean oztopo bertikalik ez sortzeko.

Antxoko erdigune nagusia den Hamarretxeta eta Eskalantegi arteko eremua oztoporik gabe geratuko da, eta jarduerak egin ahal izango dira bertan. Aurreikusitako zoladurak, gainera, hormigoi noble desaktibatuz, hainbat baldosa motaz eta korten altzairuzko zintarriaz eginak dira, aurreikusitako erabilera guztietarako forma egokiak lortzen dituztenak.

Antxoko lurpeko geltokia, aurrez aipatu bezala, Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian dago. Berau eraikitzeko, lehenik eta behin, aurretik zeuden hiri elementuak kendu zituzten. Elementu horiek berrurbanizazio prozesu bat behar dute orain, espazio publikoa herritarrei itzultzeko. Azken hilabeteetan Gure Zumardia erabili ahal izan da, oinarrizko berrurbanizazioarekin. Geltokiko sarrera Eskalantegi kalean egongo da, eta igogailua plaza berean, elizaren ondoan. Larrialdi irteera, aldiz, Hamarretxeta kalearen inguruan kokatuko dute.

Ordezkarien balorazioak

Honakoa adierazi du Teo Alberro alkateak aurrera eraman duten partaidetza prozesuaren inguruan: “Apustu ausarta egin dugu partaidetza prozesu baten bidez, Antxoko herritarrek Gure Zumardia nola nahi zuten irudikatu zezaten. Helburua hasieratik argia izan da, proposamen errealista eta gauzagarria, herritarren ekarpenetan oinarrituta”. Halaber, eskerrak eman dizkio ETSri akordiorako izan duten borondateagatik: “Akordiorako borondatea erakutsi eta herritarren lan kolektiboa baloratu du. Erabaki horrekin, Gure Zumardia lehengo egoerara itzuli baino, erreformatuta, egokituta eta etorkizunari begira itzuliko da”.

Bestalde, honakoa esan du Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusiak: “Eusko Jaurlaritza inbertsio handian egiten ari da egiten Antxoko herritarren bizi kalitatea era bakoitzean hobetzeko, aldi batetik, Altza eta Galtzaraborda arteko saihesbidea martxan jarrita, lurpeko geltokiarekin eta trenbide maiztasunak hobetuta, eta, bestetik, inguruko biztanleentzat hain garrantzitsua den espazio publikoa lehengoratuta, hala nola Gure Zumardia; jarduketa horiek 100 milioi euro inguruko aurrekontua dute guztira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.