Gipuzkoako Herri Orientazio Ligako proba bat hartuko du Errenteria-Oreretak, igandean
Gipuzkoako hamargarren Herri Orientazio Ligako bigarren proba, eta Euskal Herriko Kopa Orientazioko lehenengoa jokatuko dituzte Aiako Harria Parke Naturalean.
Orientazio proba egingo dute igandean, Gipuzkoako Orientazio Liga eta Euskal Herriko Kopa Orientazio barrukoak. Gipuzkoako X. Herri orientazio Ligako (GOL 2026) bigarren proba eta Euskal Herriko Kopa Orientazioko (EHKO) lehen proba jokatuko dituzte Errenteria-Oreretan igandean, hilak 15. Mendian izango da orientazio proba, Aiako Harria Parke Naturalean, eta orientaziorako eremu pribilegiatuan egingo dute, Urdaburu mendi magalean.
Lehiaketa gunea Susperregin jarriko dute eta 09:30ean zabalduko dute. lehen irteerak ordu erdira emango dituzte, eta 12:00etan azkenak. Proba, 14:00etan bukatuko da. Lehiaketa gunea Susperregin kokatuko dute eta irteera berriz, Malbazarreko muinoan. Aurten bada berritasunik, izan ere, ibilbide berri bat gehitu diote GOL probari eta EHKOko kategoriekin bat egin du. Horrenbestez, parte hartzaileek lau ibilbide izango dituzte aukeran. Beltza, teknikoa izango da eta eskakizun fisiko eta tekniko handia eskatuko dei parte hartzaileei, malda handiak izango baititu.
Gorria, berriz, teknikoa izango da ere, eta eskakizun fisiko eta mental etengabea eskatuko die parte hartzaileei. Laranja koloreko ibilbidea esperientzia teknikoa duten baina eskakizun fisiko txikiagoa nahi duten pertsonentzat izango da. Horia, azkena, modu autonomora urratsa egin duten hasiberriei begirakoa izango da, eta haurrak dituzten familientzat.
Proba, Natura 2000 Sareko babestutako eremuan egingo dutenez ingurua errespetatzea derrigorrezkoa dela jarri dute nabarmen antolatzaileek, eta ez da baimenduko txakurrekin parte hartzea.
Informazioa gehiago lortzeko eta izena emateko klik egin hemen. Izena emateko epea, ostegunean, hilak 12, bukatuko da.
