M17ko greba orokorra prestatzeko, batzar irekiak
Irunen, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan egingo dituzte batzar ireki horiek datozen egunetan.
LABeko delegatuek batzarra egin dute gaur, eta grebara deitzeko argazkia egin.LAB Oarso Bidasoa Greba Orokorrera deitu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek martxoaren 17rako. Gutxieneko soldata 1.500 euroan jarri eta Euskal Herrian erabakitzeko aldarrikapena eramango dute kalera. Confebask eta CEN enpresarien elkarteei lanbide arteko akordioa eta gutxieneko soldata 1.500 euroan ezartzeko eskatuko diete, eta aldi berean, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata bertan erabakitzeko eskumena izatea. Azken horretarako Iruñeko eta Gasteizko parlamentuetan, zein Espainiako Diputatuen Kongresuan, iniziatiba politikoak abiatzeko eskatu dute greba deitzaileek, Langileen Estatutuaren 27. artikulua aldatzeko, “lurralde bakoitzak LGS propioa ezartzeko eskuduntza lortzeko”.
M17 greba antolatzeko greba batzordeak, batzar irekiak, antolatu dituzte datozen egunetan, Oarsoaldea eta Bidasoko herrietan. LAB sindikatuak helarazitako oharraren arabera Irunen, Oiartzunen eta Oreretan jarri dituzte dagoeneko hitzorduak. Lehen batzarra, irunen egingo dute bihar asteazkena, hilak 11, 18:30ean Palmera Monteron.
Oiartzunen hilaren 12an, osteguna izango da batzarra, 18:00etan Munanierren. Oreretan, hilaren 17an izango da, asteartearekin, 18:30ean Reina aretoan.
Greba deialdia zabaldu eta lantokiz lantoki protestarako arrazoiak langileekin partekatzeko Oarso Bidasoko LAB sindikatuko delegatuen batzarra egin dutela jakinarazi du, bestalde, sindikatu abertzaleak eta grebara deitzen duen pankartarekin argazkia egin.
