Argazkigintzan trebatzeko aukera Katiuskak-ekin
Pasaiako eta Lezoko Mintzalagun egitasmoak argazkigintza ikastaro bat antolatu du. Hilaren 26an izango da, Katiuskak Donibanen duen estudioaren parean.
Pasaiako eta Lezoko Mintzalagun egitasmoak argazkigintza ikastaro bat antolatu du Katiuskak Argazki Estudioarekin batera. Parte hartzaileek mugikorraren kamerari funtzionalitate eta etekin handiagoa ateratzen ikasiko dute tailerrean, sakelakoarekin argazki hobeak ateratzeko. Topaketa hilaren 26an (osteguna) izango da, Katiuskak Donibanen duen estudioaren parean, 17:00etan. Izen emateak 688 64 71 59 telefonoaren bidez egin behar dira.
