Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nerea Torrijos, edo jantziak narrazio bihurtzeko artea

Nerea Torrijos estilista eta diseinatzaile ezagunak hitzaldia eman du Jantziaren Zentroan. ‘Gaua’ filmerako sortu dituen jantzien erakusketa bisita daiteke martxoaren 22ra arte bertan.

Nerea Torrijosen hitzaldia Jantziaren Zentroan
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/13

Luxuzko bisitaria izan zuen joan den larunbatean Jantziaren Zentroak: Nerea Torrijos estilista eta diseinatzailea. Gaua filmeko jantziak diseinatu ditu Torrijosek, eta horietako batzuekin erakusketa antolatu dute Jantziaren Zentroaren beheko solairuan. Sortu dituen jantzi horien artean hitzaldia eskaini zuen sortzaileak. Lanerako gogoa, ikasi eta hobetzeko grina, eta egiten duen horren gaineko pasioa transmititu zizkien hark esandakoa adi-adi jarraitu zuten entzuleei. Ainhoa Mendiburu Jantziaren Zentroko kide eta kazetariak gidatutako solasaldian eroso aritu zen bere lanaren ingurukoak xehe kontatzen, baita bertaratutako publikoaren galderei erantzuten ere.

Moda ikasketak egin eta duela hamar bat urte hasi zen zineman. Denbora horretan, hamaika filmeko jantzien diseinuaren ardura izan du: 20.000 especies de abejas; Vitoria, 3 de marzo; Memento Mori; Karmele, Korrikaren bideoa… eta berak gaineratu zuen bezala, aurtengo urrian estreinatuko den Karateka filmarena ere.

Sariak, mordoa. Potoloena, Akelarre pelikularekin irabazi zuen Goya. Sari horietara ere izendatuta egon da 20.000 especies de abejas eta Irati filmekin. Aurten izendapena berriro, Gaua filmarekin —hilaren 28an banatuko dituzte Bartzelonan (Katalunia) Goya Sariak—. Paul Urkijo zuzendari euskaldunaren hiru film handietan parte hartu du, gainera, Torrijosek, Errementari, Irati eta Gaua. Urkijori ezezkoa ematea ezinezkoa dela esan zuen, «ez da filmak berak egiten dituen bezala egiten dituen beste inor, eta gainera, bikote gara duela 13 urtetik». Kexu azaldu zen urrutian egindakoa gertuan sortutakoa baino gehiago miresten duelako jendeak: «Fantasiazkoa kontsumitzen dugu. Badirudi Marvel heltzen denean izugarria dela, baina etxekoak diren produktuak lotsa ematen digutela. Uste dut Paul [Urkijo] oso zuzendari ausarta dela eta arriskatu egiten dela bere proposamenekin, aurrekontu oso txikiekin, film bat egitea oso zaila delako. Inork gehiagok ez du fantasiazkorik egiten genero gisa. Alex de la Iglesiak egin izan du zerbait, Juan Antonio Bayonak ere bai, baina ez zuen berak idatzi». Estilista eta diseinatzaile gisa, Paul Urkijori ezetz esatea, «tuntuna izatea» litzateke Torrijosen iritzirako, «oso gutxitan heltzen baitzaigu hain magikoa eta polita den zerbait egiteko aukera. Beti baietz erantzuteko zortea dut nik».

Zineman lanean hastearen «zailtasunaz» ere mintzo zen: «Zinema oso sektore endogamikoa eta zaila da, eta uste dut jendea ez dela kontziente zein punturaino baztertzen duzun zure bizitza film bat egiteko». Lehen urteetan denari baiezkoa ematen bazion ere, «jendeak neu ezagutzeko, zertarako gai nintzen erakutsi nahi nuelako», profesionalki hezten joan ahala marra gorriak jartzen hasi zela aitortu du, «errespetu falta lanean eta lan baldintza txarrak dira niretzako marra gorri horiek, izan badelako uste duenik gauzak edonoren lepora egin behar direla».

Tresna narratiboak

Jantzien garrantzia nabarmendu zuen Torrijosek, «sinesgarriak izan behar dute, narrazioarekin bat etorri behar dute, eta pertsonaiaren izaera definitu». Finean, tresna narratiboak direla defendatu zuen. Gaua pelikulara etorrita, hemezortzi jantzi diseinatu eta josi, eta 30 buruko sortu zituen diseinatzaileak bere taldearekin. Filmak sinesgarri egite horretan asko-askotan ahaztuta uzten duten sail bati egin zion erreferentzia, duen garrantzia nabarmen jartzeko: giropena. «Jantziak zahartzen dituzte, landu, sinesgarri egin finean, eta giropen hori lortzea oso zaila da oihalak lodi direnean, lixa pasa behar zaio askotan, tinduak eta olioak erabili, makil eta harriekin garbitu… ». Horrekin batera sekretu asko-asko kontatu zituen Torrijosek, hala nola jantziak apurtzen direnean eta grabazioa errepikatu behar dutenean nola egiten duten, jantziak bustita nola lehortzen dituzten, edota nola zikintzen dituzten, beti ere kontatzen ari den istorioarekin bat egiteko, eta askotan, irudi soilarekin gertatu dena narratzeko. Aurrekontua horretan ere gako, zenbat eta diru gehiago, orduan eta errazago.

Ez da jantzi zuzendaria eta bere taldea bakarrik lanean izaten. «Beste sailekin elkarlanean aritu behar dugu. Beti izan behar dut kontuan atrezzoak zer jarriko duen, zein kolore eta zein irudi ikusiko ditugun kameraren bestaldetik, sorkuntzari lotutako sailak elkarlanean aritzen gara».

Bere buruarekin duen exijentzia agerian, berriro: «Egiten dudan lana nire egoa gizentzeko egiten dut, hoberena izan behar dut, ahalik eta ondoen egin behar dut, eta ahalik eta jende gehienak ikustea. %100 eman behar dut nire lanean, onena izan uneoro, proiektu txiki zein handia izan, ez dut bereizketarik egiten nire lanen artean».

Bide luzea du egina zineman, eta «zorionez» ez duela lanik falta aitortu zuen, «zorte handia dut». Ez du lortu oraindik, ordea, tristurarik gabe bizitzea film bat bukatuta, jantziak biltegietara, stockera eramatea, «Peris Costumera eraman ohi dira normalean, edota josi dituzten tailerretara, eta orduan diseinatutako jantzi horien kontrola galtzen duzu». Bide horretan, Jantziaren Zentroak martxoaren 22ra arte zabalik izango duen erakusketa «luxua» dela aitortu zuen, «lehen aldia da nik sortutako jantziekin erakusketa egiten dudala, eta ez da ohikoa izaten. Eskertzekoa da». Sortzen dituen horiek ez direla jantzi soilak ere esan zuen Torrijosek, «harago doaz, nire sorkuntzak dira, eta niretzako Balentziagaren jantzi baten balio bera dute; maitasun handiz egina dago lan bakoitza».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.