Papresako langileek lanuzteak egingo dituzte datozen egunotan
Papresako zuzendaritzak enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari da.
Goizaldean izan da sutea. Argazkia: Papresa. Papresako Enpresa Batzordeak enpresako zuzendaritza salatu du enpresaren erabakien berri langileen aurretik prentsari helarazteagatik. LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten langile batzordeari “onartezina” iruditzen zaio prentsak langileen aurretik enpresaren berri izatea. Urtarrilaren 17an prentsan argitaratu zuten egungo zuzendaritza enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari zela. Ezjakintasun horren aurrean, langileek lanuzteak egingo dituzte otsailaren 17an, 20an, 24an eta 27an, 12:00etatik 16:00etara.
“Onartezina iruditzen zaigu Papresaren enpleguari eta etorkizun industrialari zuzenean eragiten dioten erabaki garrantzitsuak prentsari jakinaraztea, langileen legezko ordezkariekin elkarrizketak hasi aurretik”, adierazi dute Papresako Enpresa Batzordeak zabaldutako prentsa oharrean. Era berean, CL Grupori dei egiten die erantzukizunez joka dezaten, eta “egiazko informazioa” eta “elkarrizketa prozesu erreala” bultzatzea. Honela, Papresaren enplegua eta bideragarritasuna bermatu ahalko dute. Langile guztiak animatu dituzte lanuztearen alde egitea eta mobilizazioetan aktiboki parte hartzea.
