Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Mikel Urtasun Osacar. Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa

«Zoritxarrez zaila da mundu honetan muturra sartzea»

Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da Mikel Urtasun. Hasieratik zail egin zaio mundu horretan murgiltzea eta pasioa ogibide bihurtzea.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/13

Ziurgabetasuna bere azalean bizi du Mikel Urtasun Osacar ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko sanpedrotarrak. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Donostiako Ceinpro zentroan, eta bertatik atera zenean, 2010ean, krisiak bete-betean harrapatu zuen. Egoera horrek marrazketaren munduan murgiltzeko aukera zaildu zion, eta lan horiek alboratu zituen denbora batez. Langabezian geratu ondoren, marrazketa berrartu du, baina ez du zaletasun soil bat izatea nahi, ogibide bihurtu nahi baitu.

Nondik datorkizu marrazketarako zaletasuna? Nola hasi zinen mundu horretan?
Betidanik marraztu dut. Nire amarekin hasi nintzen, txikia nintzela. Gogoratzen dut aldizkarietako erretratuak marrazten nituela. Beti izan dut eskua marrazketarako. Gelan ni nintzen hoberen marrazten zuena. Gogoan dut lagunak beti zetozela nigana ikusteko nola lan egiten nuen.

Esparru horren inguruko ikasketak egin al dituzu?
Oso ikasle txarra nintzen, eta ondo moldatzen nintzen zerbaiten inguruko ikasketak egitea erabaki nuen. Marrazten eta diseinatzen ona nintzenez, Diseinu Grafikoa ikasi nuen Donostiako Ceinpro zentroan. Ikasketa horietan ondo moldatu nintzen eta master bat ere egin nuen. Baina ikasketak bukatu nituenean, 2010ean, krisiak eztanda egin eta zaila egin zitzaidan muturra sartzea. Webgune bat egin nuen nire ilustrazioak eta diseinuak sustatzeko, eta curriculum mordoa bidali nituen, baina ez nuen erantzunik jaso. Nekatuta sentitzen nintzen, eta Lanbideko soldadurako kurtso bat egin nuen. Hortik aurrera soldadore eta galdaragile gisa egin dut lan.

Ikasketak bukatu eta krisiak bete-betean harrapatu zintuen. Horrek hasierak zaildu zituen, ezta?
Nire burua saltzen, gainera, oso txarra naiz. Ikusi nuen aldaketa bat behar nuela, ezin bainuen egoera horretan jarraitu, eta duela bi urtera arte galdaragile gisa aritu nintzen, kaleratu ninduten arte. Ordutik, langabezian nago. Egoera hori nire ilustrazioak eta diseinuak sustatzeko erabili dut, eta berriro hasi naiz marrazten.

Zer motatako lanak egiten dituzu?
Gehien gustatzen zaidana kartelak dira. 1930eko hamarkadako kartelak niretzat oso ikusgarriak dira, eta oso mezu indartsuak dituzte. Kartelen konposizioak ikaragarri gustatzen zaizkit, eta horregatik murgildu nintzen kartelismoan.

Kartel lehiaketetan parte hartzen al duzu?
Ez asko. Mundu horrek asko nekatzen du. Uste dut egiten duzun lana ez dela gehiegi baloratzen. Jende askok hartzen du parte eta zaila da irabaztea. Obra horien atzean, gainera, lan handia dago, eta nekeza da ikustea ez zarela lehen postuetan sailkatzen.

Zerk inspiratzen zaitu sortzeko?
Batez ere 1930eko hamarkadako kartelek inspiratzen naute. Mota ezberdinetako ilustrazioetan ere oinarritzen naiz. Horietako batzuk estilo oso iluna dute, eta asko gustatzen zait hori; baina ilustrazio garbiak ere gustuko ditut. Gehienbat kartel klasikoak ditut gustuko, bertatik abiatuta egiten ditut lan asko.

1930eko hamarkadako kartelak dira, beraz, sorkuntzarako zure gai kutunak.
Gehien inspiratzen nautenak dira, eta momentu honetan bide horretatik noa. Nire lan zaharrek estilo ilunagoak zituzten, baina zaila da estilo hori saltzea. Orain ilustrazio sinpleagoak egiten ditut.

Zein teknika edo baliabide darabilzkizu zure lanak sortzeko?
Papera eta arkatzarekin hasten naiz beti. Gustatuko litzaidake soilik eskuz egindako kartelak sortzea, baina horrek lan handia dakar. Lanak digitalizatu egiten ditut Photoshop, Ilustrator eta antzeko programak erabiliz.

Zertarako baliatzen duzu zuk artea? Zer bilatu edo sorrarazi nahi duzu jendearengan?
Alde batetik, mezu politikoak transmititzeko, eta, bestetik, etxean ipintzeko, apaingarri gisa. Lagunek ere erretratuak eskatzen dizkidate, eta horiek akuarelekin egiten ditut.

Mezu politikoak aipatu dituzu. Artea bozgorailu izan daiteke mezuak zabaltzeko?
Hori da gehien gustatuko litzaidakeena: kartel baten bidez mezu indartsuak bidaltzea. Esaterako, Israelen aurkako kartel batzuk egin nituen eta San Pedroko tabernetan daude jarrita.

Kartelen mundua da zurea. Zerk erakarri zintuen?
Asko erakartzen nau kalean kartelak ikusteak. Ikaragarri gustatzen zaizkit kartelen konposizioak, koloreak, mezuak edota tipografiak. Gehienbat horregatik egiten ditut kartelak.

Koloreak garrantzia izan ohi du zure lanetan. Zergatik?
Koloreek sentimenduak adierazten dituzte eta erakarri egiten dute. Marrazkiak kolore gabe egiten dituzunean, oso sinple geratzen dira, eta ez dute arreta erakartzen. Koloreek bizitasuna ematen dute, eta begiak errazago doaz bertara.

Baduzu proiekturik eskuartean?
Lagun bat dut Madrilgo La Piluka Zentro Sozialean murgilduta dagoena, eta haientzat kartelak egiten ditut. Momentu honetan bat egiten ari naiz haientzat. Horrez gain, nire izena eta diseinuak sustatzeko, Errenteria-Oreretako Hibaika Arraun Elkartearen kartelak egiten ditut. Nire lanak ikusgarri egiteko aukera ematen dit horrek. Ilustrazio digitaleko kurtso bat ere egiten ari naiz, eta praktikak egingo ditut. Bertatik ezer ateratzen ez bada, tailerrera itzuli beharko dut, eta ilustrazioak zaletasun bihurtu beharko ditut.

Esan duzunez ez da erraza arteaz bizitzea eta pasioa ogibide bihurtzea, ezta?
Oso zaila da, eta zure indar guztiak bideratu behar dituzu bertara. Orain, ia ezinezko ikusten dut horretara dedikatzea. Gainera, marrazten jakiteaz gain, mezu bat bidaltzeko gai izan behar zara. Batzuetan teknikoki onak ez diren lanak ikusten dituzu, baina mezua badute, eta hori da garrantzitsuena. Hori da niri gehien kostatzen zaidana: mezu argi bat adieraztea.

Zer da zure lanaz gehien gustatzen zaizuna?
Kartel bat osatzearen prozesuak eta bere emaitzak asko betetzen naute.

Uste duzu garrantzitsua dela ametsak jarraitzea?
Ni behintzat saiatuko naiz, baina ikusten ari naiz marrazketa zaletasun bihurtu beharko dudala, eta ez ogibide. Zaila da mundu honetan muturra sartzea, zoritxarrez hori da errealitatea. Kontaktu asko izan behar dituzu. Ni curriculumak bidaltzen eta nire lantxoak egiten nabil, lan horiek ahal dudan moduan saltzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.