Gaztelupe ganbara korua, larunbatean, ermitan
Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatuta, Gaztelupe ganbara koruak emanaldia egingo du larunbat arratsaldean Madalenaren ermitan.
Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatuta, Gaztelupe ganbara koruak emanaldia egingo du larunbat arratsaldean Madalenaren ermitan. Abesbatzaren hastapenak nahikoa nahasiak dira, baina 1916an Donostiako Gaztelupe elkartea sortu zutenean hari lotutako musika talde bati buruzko lehen aipamenak 1926koak dira, Les enfants de Gaztelupe fanfarreari dagozkionak. Gaztelupe Otxotea, berriz, 1936an sortu, baina hilabete gutxira desagertu zen gerraren ondorioz. 1960an berriro azaldu zen, Jose Larramendiren zuzendaritzapean. Urte batzuetan arrakasta ugari lortu eta hainbat disko grabatu ondoren, taldea desegin egin zuten, eta 1975eko urriaren 10ean berrantolatu, Gaztelupeko Ganbara Korua izenarekin, Manolo Pozaren zuzendaritzapean.
Ordutik, kontzertu eta emanaldi ugari egin ditu. Manolo Pozaz gain, Juanjo Beristain, Aitor Garmendia, Joaquin Artetxe, Jaime Tejadas, Jose Javier Etxeberria, Josean Pascual, eta gaur egun Ramon Beraza izan ditu zuzendari. aipamen berezia egin diote emanaldiaren antolatzaileek Jesus Santosi, abesbatzaren azken aldian presidente eta kide izan zena eta dagoeneko hilda dagoena.
Gaur egun Berazaren zuzendaritzapean Jesus Mari Irigoien, Emilioa Aseginolaza eta Iñaki Azpiazu lehenengo tenorrak; Nika Daguer, Xabier Maresma eta Regino Belmonte, bigarren tenorrak; Aure Garnika, Jesus Maria de los Mozos, Jean Marie Bidegainberri, Bittor Goñi, Carlos Zeberio eta Regino Ortega, baritonoak; Jean Mari Carricano, Juan Jose Agirreurreta, Kepa Telleria eta Xalba Mujika baxuak, ari dira. Azken hori, abesbatzako presidente ere bada.
Kontzertua larunbatean izango da, 20:00etan, doan.
