Estalpean bada ere, inauteri giroa
Eguraldia inauteriak baldintzatzen ari da. Ostiralean, Zirikuak eta Zuberoako dantzen saioak Saldiseko aterpean egin ziren.
Lezoko Dantzazaleak, ostiraleko emanaldia hasi aurretik.Lezoko Dantzazaleak Eguraldia zeharo baldintzatzen ari da inauteriak. Asteburu makurra izan da. Horregatik, egitarauaren barruko hainbat ekitaldi tokiz aldatu behar izan dira. Horren seinale, Larunbatgorriko herri desfilea Herri Eskolara mugitu zutela, edo Ostiralorin egitekoak ziren Sorgin Dantza, Zirikuen kalejira edo Lezoko Dantzazaleen Zuberoako Dantzak Karlos Saldise plazako estalpean egin zirela. Azken bi ekitaldi horienak dira azpialdeko irudiak eta bideoa, herritarrek HITZAra bidaliak.
Gaurko, Astelehenarre, Lezoaundi konpartsa berrituaren aurkezpena dago aurreikusia 17:30erako. Egitarauaren arabera, A plana Gurutze Santuaren plazan dago ezarria; eguraldiak lagunduko ez balu, B plana ere badago: Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian egingo litzateke Zabarre eta Oroitzene erraldoiak buru izango dituen konpartsaren herri aurkezpena.
Bihar, Asteartebeltz, Trapujaleri agur esateko garaia iritsiko da. 15:00etan egingo diote Epaiketa Txikia Lezo Herri Eskolan (16:00etan txokolotada), eta ilunabarrarekin (19:00) iritsiko da epaiketa nagusia, plazan.
- Lezoko Dantzazaleak.
- Sorgin Dantza.
- Sorgin Dantza.
- Sorgin Dantza.
- Sorgin Dantza.





