Ostegunean bigarren Korrika batzordea egingo dute Antxon
Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika hasteko, eta etorrera prestatzeko, bigarren batzordea egingo dute hilaren 19an Txirrita AEKn, 18:30ean.
Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika hasteko. Aurtengoak Atharratze eta Bilbo lotuko ditu, martxoaren 19tik 29ra bitartean. Korrikaren etorrera prestatzeko, batzordeak egiten ari dira Pasaiako lau barrutietan. Antxon, esaterako, bigarren batzordea egingo dute ostegunean (hilaren 19an) Txirrita AEKn, 18:30ean.
