Urrea, eta bi zilar Hibaikako arraunlarien erakustaldi betean
Hiru dominez gain Errenteria-Oreretako arraun elkartearen harrobia indartsu dagoela nabarmen gelditu da Gipuzkoako eta Euskadiko Ergometro Txapelketetan.
Gipuzkoa eta Euskadiko Ergometroko txapela irabazi du Mutil Haurretan Hibaikako Peru Beraza Lakunzak.Juan Orereta Paperak aldatu zituen atzokoan Agustina Otaola udal pilotalekuak. Pilotarien ordez, aulki mugikorreko zein aulki finkoko arraunlariek hartu zuten kantxa, eta ergometroak ordeztu zituzten pilotak eta palak. Euskadiko arraun Federazioak, Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatuta eta Hibaika Arraun elkartearen laguntzarekin Euskadiko eta Gipuzkoako ergometro txapelketak jokatu zituzten, biak batera Fanderia auzoko frontoian.
Giroa bikain, kanpoan fresko baina kantxan zein harmailetan gogotik egin zuen gora tenperaturak, kirolarien izerdia, eta haiek animatzera gerturatutakoen animo eta txaloekin.
Hibaika Arraun Elkarteko arraunlariek erakustaldi polita egin zuten, tartean. Errenteria-Oreretako arraun elkarteko12 arraunlari aritu ziren txapelketan lehia bizian baita emaitzak lortu ere. Mutil haurretan urrea zintzilikatu zuen Peru Beraza Lakunzak, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izendatu. Neska haurretan, berriz, zilarrezkoa zintzilikatu zuen Haizea Maritxalar Mitxelenak. Hirugarren domina, Aitor Legorburu Gomezek eskuratu zuen, horrek ere zilarrezkoa.
Horiek dominak, gogotik ospatzekoak, gainera. Horiekin batera, eta lehen hiru postuetan sailkatu ez baziren ere, paper bikaina egin zuten parte hartu zuten klubeko beste arraunlariek ere eta ageri-agerian utzi indartsu datorrela harrobia. Sailkapen osoa ikusteko, klik egin hemen.
Ondo argazki galeriako irudiak Juan Morillo argazkilariak eginak dira.
Hibaikako arraunlarien denbora eta postuak txapelketan
Mutil Haurrak
- Peru Beraza Lakunza: 00:04,10; lehenengo sailkatua.
Neska Haurrak
- Haizea Maritxalar Mitxelena: 03:57,10; bigarren sailkatua.
- Garoa Ostolaza Villasante: 04:32,60; zazpigarren sailkatua.
- Maialen Agrelo Carrillo: 04:53,70; hamargarren sailkatua.
Mutil Kadeteak
- Garai Aristi Zarate: 05:29,50; bosgarren sailkatua.
- Iñaki Urretabizkaia Lorza: 05:30,80; zazpigarren sailkatua.
- Jon San Jose Peñil: 05:34,00; zortzigarren sailkatua.
- Kenai Sanchez Martin: 05:45, 50; hamabigarren sailkatua.
- Urko Urtxuegia Rodriguez: 05:47,70; hamahirugarren sailkatua.
Neska Kadeteak
- Irati Suarez Yague: 06:07:00; laugarren sailkatua.
Gizon Absolutuak
- Aitor Legorburu Gomez: 06:28,60; bigarren sailkatua.
