Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Inauteriek eragina izango dute Trintxerpeko trafikoan

Barruti urdineko Inauteriak hilaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Ospakizunek eragina izango dute trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/17

Antxokoak, Donibanekoak eta San Pedrokoak egin ondoren, Pasaiako Inauteriek jarraipena izango dute asteburu honetan, Trintxerpeko Inauteriak ospatuko baitira hilaren 20tik 22ra bitartean (ostiraletik igandera). Ohi bezala, Trintxerpeko Jai Batzordeak antolatutako jarduerek eragina izango dute trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan. Kale batzuk, gainera, moztea aurreikusi du Pasaiako Udalak.

Euskadi etorbidea itxita egongo da Correosetik Arrandegi kaleraino. Trintxerpeko etorbide nagusia hilaren 20ko (ostirala) 17:00etan itxiko da, bi norabideetan. Egun bereko 08:00etan ibilgailurik gabe egon beharko da zonalde hori. Inauteriak bukatu eta kalea guztiz garbitu ondoren, hilaren 23ko (astelehena) irekiko dute berriz Euskadi etorbidea, 09:00etan.

Trintxerpeko etorbide nagusia itxita dagoen bitartean, Trintxerpeko eta San Pedroko sarrera eta irteera trafikoa goiko auzoetatik desbideratuko da. Zehazki, honako bideetatik:

  • Aingurako biribilgunetik San Pedrora joateko: Azkueneko bidegurutzetik sartu, Jaizkibel-Ulia etorbidea-Andonaegi-Arrandegi korridorea, Euskadi etorbidea eta Esnabide kalea.
  • San Pedrotik Aingurako biribilgunera joateko: Esnabide kalea, Marinelen igoera, Gran Sol, Bordaenea eta Oiartzun (Andonaegi) eta Azkuene.

Larunbat eta igande arratsaldeetako 17:00etan konpartsen desfileak egingo dira. Hori dela eta, 16:30etik 19:30era ezin izango da Euskadi etorbidera sartu Arrandegi kaletik; beraz, Araneder kaletik kontrako norabidean irteteko baimena emango da, Gudari plaza inguratuz.

Euskadi etorbideko zamalanak, aldiz, honela egingo dira: ostiralean, goizeko ordutegietan eta ohiko lekuetan, eta larunbatean, 08:00etatik 10:30era, 31. zenbakiaren eta Arrandegi kaleko bidegurutzearen artean dagoen eremuan.

Garraioa

Euskadi etorbidea itxita dagoen denboran, ostiraleko 17:00etatik asteleheneko 09:00etara, kendu egingo dira etorbideko autobus geltokiak. Horiek ordezteko, geralekuak jarriko dira Hospitalilloko kaian, Euskadi etorbideko 45. zenbakiaren parean.

E07 eta E08 autobus lineek beren ohiko ordutegian egingo dituzte bidaia guztiak. E09 lineak, berriz, San Pedrorako bidea egongo du orduero. Autobusak 20 minutuan behin iritsiko dira San Pedrora, eta erabiltzaileek hiru lineetako edozein hartu eta Bidebietako (San Pedro etorbidea 25) doako autobus aldaketa egin ahal izango dute.

E7, E8 eta E9 lineetako geltokiak, Karmengo Jaietan egin zen bezala, Hospitalilloko kaian egongo dira, Euskadi etorbideko 45. zenbakiaren parean. E79 gaueko linea Bidebietan hasi eta bukatuko da (San Pedro etorbidea 25). Hala ere, larunbat eta igandean, Euskadi etorbideko trafikoa 10:30ak arte irekiko da autobusak pasatzeko, Donostiarako eta San Pedrorako norabideetan.

Dbus 38 lineak, aldiz, ibilbidea moztuko du. Hortaz, Jaizkibel kaletik igoko da Andonaegiko biribilguneraino, eta Ulia etorbidetik itzuliko da. Ondoren, Azkuenetik jaitsi eta ohiko ibilbideari ekingo dio. Konpartsen desfileak egiten diren bitartean, Aingurako biribilgunean emango du buelta, eta San Pedro etorbideko 25. zenbakian hasiko du ibilbidea.

Taxi zerbitzuari dagokionez, Euskadi etorbideko 45. zenbakiko taxi geltokia kendu egingo da larunbateko eta igandeko desfileetan. Horren ordez, geraleku bat jarriko da behin-behinean Hospitalilloko kaian, ohiko geralekuarekiko paraleloan. Aldaketa horren iraupena 16:30etik 20:00etara izango da, bi egunetan.

Aparkalekuak

Ostiraletik igandera bitartean ezin izango da aparkatu Euskadi etorbidean, San Pedro etorbidean eta Esnabide kalean balizatutako eta seinaleztatutako eremuetan. Zirizako aparkalekua bi gunetan banatuko da hilaren 18tik martxoaren 1era bitartean:

  • 1. gunea: Aparkalekuaren sarreratik hurbilen dagoena. S-T1 edo S-SP1 sektoreetan aparkatzeko txartela indarrean duten bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute. Sarrera eta irteera Euskadi etorbidetik izango dira, ohiko sarbideetatik. Larunbatean eta igandean, 16:30etik 19:30era, ezingo da Zirizako aparkalekura sartu, ezta bertatik irten ere, egun horietako desfileengatik. Hortaz, bertan aparkatuta dauden ibilgailuak ezin izango dira ordutegi horretan atera.
  • 2. gunea: Trintxerpeko kaitik hurbilen dagoena. Gune horretan barrakak jarriko dira hilaren 18tik martxoaren 1era, biak barne. Hortaz, gune horrek ibilgailurik gabe egon beharko du hilaren 18ko (asteazkena) 08:00etan. Martxoaren 2an, garbiketa lanak egin ondoren, gune hori berriro irekiko da ibilgailuak aparkatzeko.

Hospitalilloko portuko aparkalekuko hesia irekita egongo da hilaren 19ko arratsaldetik (osteguna) hilaren 22ko 20:00etara. Horrez gain, gune hori hilaren 26ko arratsaldetik martxoaren 1eko 20:00ak arte erabili ahal izango da.

Larunbateko eta igandeko desfileak egiten diren bitartean, eta Euskadi etorbidea okupatuta dagoen bitartean, Hospitalilloko aparkalekuko sarrera eta irteera San Pedroko lonjako hesitik egingo dira.

Era berean, behin-behineko aparkaleku bat gaituko dute Rodolfo eraikin zaharra zegoen orubean, hilaren 18tik martxoaren 1era bitartean, S-T1 edo S-SP1 txartelak dituzten bertakoek aparkatzeko.

Inauterietan aparkaleku gutxi egongo denez, eta zirkulazio arazoak saihestu ahal izateko, Pasaiako Udalak Trintxerpera garraio publikoan gerturatzeko deia luzatu du. Informazio gehiagorako, Udaltzaingoaren telefonoa jarri dute herritarren eskura: 943 00 43 00.

Trintxerpeko Inauteriak 2026

Hilak 20, ostirala

  • 11:00: Karmengo Amako ikasleen desfilea, Trintxerpeko kaleetatik barrena.
  • 18:30: Kalejira txistulariekin, Serafin Esnaola plazatik hasita.
  • 21:00: Konpartsen aurkezpena frontoian.

Hilak 21, larunbata

  • 12:30: Kuadrillen poteoa Sastakai txarangarekin, Serafin Esnaola plazatik abiatuta.
  • 17:00: Konpartsa eta kuadrillen desfilea. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea eta Correos. Konpartsak: Lezoko eztandak, Txasiss, Show Time, Coco Dance, Boveda eta Fama.
  • 19:30: Matraka elektrotxaranga. Ibilbidea: Euskadi etorbidea, Correos, Gudari plaza eta Serafin Esnaola plaza.
  • 21:00: Inauterietako haur afaria, Karmengo Amako gimnasioan.
  • 00:00: DJ Javi, Serafin Esnaola plazan.

Hilak 22, igandea

  • 12:00: Buruhandi eta erraldoien konpartsa dultzainekin. Ibilbidea: Euskadi etorbidea, Gudari plaza eta Serafin Esnaola plaza.
  • 17:00: Konpartsa eta kuadrillen desfilea: Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea eta Correos. Konpartsak: Illunbe Musika Banda, Lezoko eztandak, Thamesis, Txasiss, Show Time, Boveda eta Fama.
  • 19:30: Bakailaoaren ehorzketa. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea eta portua.
Erlazionatutako edukiaTrintxerpek hartuko du lekukoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.