Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakumeak eta Tomas Garbizu, 40. Lesoinuren ikur

Martxoaren 8aren bueltako emanaldietan emakume sortzaileek indar berezia izango dute. Tomas Garbizuren konposizioen bilduma berria aurkeztuko dute martxoaren 1ean, 'Mila ertz'.

Xanti Espina musika eskolako zuzendaria eta Mike Arruti alkatea, gaur, Lesoinu aurkezten.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/02/17

Edukiz eta izaeraz beteta dator aurtengo Lesoinu, Lezoko Aste Pedagogiko Musikala. 40. ekitaldia izango du aurtengoa, eta hamabost emanaldi eta saio programatu dituzte Tomas Garbizu Musika Eskolak eta Lezoko Udalak elkarlanean antolatzen duten kulturaren arorako. Azken urteetan bezala, astebetetik haragokoa da Lesoinuren egitaraua, ekitaldi gehienak hilaren 27tik martxoaren 28ra arte izango baitira; azken saioa maiatzaren 9rako utzi dute. Eduki eta izaera berezi horren harira, bi izenburu: Martxoaren 8aren bueltan egingo diren emanaldietan emakumeak nagusi izango dira, eta gainera, lezoartasuna beste behin agerian geldituko da; izan ere, herriko musikarien partaidetza egitarauaren barruko emanaldietan nabarmena bada ere, disko bat aurkeztuko dute: Tomas Garbizu lezoarraren hain ezagun ez diren piezekin osatutako Mila ertz diskoa (martxoaren 1ean).

Gaur aurkeztu dute jada lau hamarkada bete dituen Lesoinu Mikel Arruti alkateak eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak. Alkatearen aburuz, ez da makala gisa horretako kultur ziklo batek hainbeste urtez irauteko gaitasuna izatea, “erraz esaten da, baina jada 40. ekitaldira iritsi da Lesoinu”. Astebeteko iraupena zuen iniziatiba, jada hilabete baino gehiagokoa bilakatu dela balioetsi du alkateak, “herrian egiten diren egitasmo nagusienetakoa da. Musika eskolako ikasleei ematen die aukera musika beste era batera ikasteko, eta aldi berean, herritar orori aukera metan digu kultura eta musikaz gozatzeko”. Doan izango dira saio guztiak.

 Tomas Garbizuren pieza ez hain ezagunekin osatutako Mila ertz diskoaren aurkezpena goretsi du alkateak. “Lan garrantzitsua eta polita da, bertan jaso direlako haren hain ezagunak ez diren lan batzuk, baita inoiz interpretatu gabekoak ere. Gainera, musikari lezoarrek edo Lezorekin nolabaiteko harremana izan duten musikariek parte hartu dute gehienbat, Euskal Herrikoak nahiz atzerrikoak izanda ere Euskal Herrian bizi direnak. Lezoko ondarea jasoko dugu horrela, eta diskoarekin herritarrei zabalduko zaie”. Herritarrak animatu ditu alkateak martxoaren 1eko aurkezpenera, nahiz bestelako guztietara agertzera.

Egitaraua
Xanti Espinak egitarauan sakondu du. Azaldu du zerrendak hiru asteburu, eta aparte aste oso bat jasotzen dituela (beheko koadroan ikus daitezke horiek). “Martxoaren 8aren inguruan direnez ekitaldi asko, emakume interprete , sortzaile eta konpositoreei garrantzia berezia eman nahi izan diegu”, zehaztu du herriko musika eskolako zuzendariak, “musikaren mundua egin duten eta egiten duten ekarpena aitortu nahi diegu horrela emakumeei”. Zentzu horretan, nabarmendu du Itxaso Aristizabal Lekuona piano jotzaileak Valentin Larrea Iturberen errepertorioa izango duela oinarrian Lesoinuko lehen emanaldian (otsailaren 27koan); aurten 150 urte beteko dira Larrea jaio zenetik, eta Aristizabalek haren gaineko ezagutza sakona duela adierazi du. Pianoarekin jarraituz, hilaren 28ko eguna aipatu du: Euskal Herriko hainbat musika eskoletatik etorritako 100dik gora piano jotzaile izango dira Gezalan, jarraian emanaldiak egiten, Piano Jaialdian.

Lesoinuren bigarren asteburuan (martxoaren 13tik 15ekoan), askotariko musikaz gozatzeko parada izango dela zehaztu du Espinak, kaleko zein aretoko emanaldiak izango baitira, nazioarteko interprete eta guzti, eta batez ere emakumeek izango dutela protagonismoa azaldu du. “Martxoaren 15ean Adelaida bikotea izango da Gezalan, biak emakumeak dira. Bata Alemaniakoa da eta bestea Kroaziakoa. Joko dituzten pieza guztiak emakumeek sortutakoak izango dira”.

Martxoaren 24tik 27ra arteko jarduerak Tomas Garbizuko ikasleen esku geldituko dira, eta horietatik asko herriko ikastetxeetako ikasleentzat izango dira. “Laudiotik talde bat etorriko da martxoaren 28an, Arteon abesbatza. One musikala eskainiko dute. Lezon aspaldi ez genuela musikal bat ikusten”, azaldu du Espinak.

Musika eskolaren eta herriaren arteko harremana eta lotura sendotzeko espazio irekia da Lesoinu, Espinak azaldu duenez. Irekia, partekatua eta guztientzat eskuragarria. “Jardueran guztien helburua da hezkuntza musikala indartzea, parte hartze kulturala sustatzea dira”, bukatu du.

2026ko Lesoinu. Egitaraua.

Hilak 27, ostirala

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Itxaso Aristizabalen piano kontzertua Valentin Larrearen obrekin. 150 urte bete dira aurten Larrea jaio zenetik.

Hilak 28, larunbata

  • Egun osoan zehar, Gezala Auditoriumean, Euskal Herriko musika eskoletako ikasleekin piano jaialdia. 100dik gora ikasle etorriko dira Lezora.

Martxoak 1, igandea

  • 12:30ean, Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizuren musikarekin sortutako Mila ertz diskoaren aurkezpena.
  • 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Euskal Herriko gazte musikarien emanaldia.

Martxoak 13, ostirala

  • 17:30ean, Gezala Auditoriumean, Ameli Ipuin Kontalariaren saioa 3-4 urteko haurrei zuzendua: Itsasbazterreko ipuina.
  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Ameli Ipuin Kontalariaren saioa helduentzat: Ongi etorri.

Martxoak 14, larunbata

  • 11:00etatik, herritik, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoko xirolarru taldearen kalebuelta.

Martxoak 15, igandea

  • 11:00etatik, herritik, Munttar Txistulari Taldearen kalebuelta
  • 13:00etan, Gurutze Santuaren plazan, Kanbalatxe hirukotearen tango kontzertua.
  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Adelaida bikotearen (akordeoia eta txeloa) kontzertua.

Martxoak 21, larunbata

  • 12:30etik, herritik, kantu jira.

Martxoak 24, asteartea

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, herriko ikastetxeetako ikasleentzat kontzertu didaktikoa Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen eskutik.

Martxoak 25, asteazkena

  • 18:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolan, musika eta zinema tailerra Aitor Amezagarekin (musika informatikako ikasleei zuzendua)

Martxoak 26, osteguna

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, herriko ikastetxeetako ikasleentzat kontzertu didaktikoa Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen eskutik.

Martxoak 27, ostirala

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen ipuin musikala ikastetxeetako ikasleentzat: Lezoko musikariak.

Martxoak 28, larunbata

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Laudioko Arteon abesbatzaren One musikala.

Maiatzak 9, larunbata

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Irurtzun (Nafarroa) eta Sutargi (Lezo) abesbatzen kontzertua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.