Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udaberrirako ere badu eskaintza Eskola Feministak

Eskola Feministak martxotik ekainera izango duen programazioa aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak eta Amaya Cuesta Berdintasun teknikariak.

Itsaso Cruz zinegotzia eta Amaia Cuesta teknikaria
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/17

Eskola Feministak martxotik ekainera izango duen programazioa aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak eta Amaya Cuesta Berdintasun teknikariak. Iazko urrian jarri zuten martxan Eskola Feministaren hamahirugarren ekitaldia eta bertan, 152 izen emate egin ziren denera lau laborategi, hiru elkargune eta lau saregunetan.

Ikasturte honetatik aurrera hiru espazio mota horietan antolatuko baitute Eskola Feminista. Laborategiek norbanakoaren, kolektiboaren, sozialaren eta politikoaren ahalduntzerako beharrezkoak diren testuinguruak aktibatu eraldatu eta sortzea dute helburu. Behar espezifikoak dituzten emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratuta daude, berriz, elkarguneak. Sareguneen bidez, azkenik, elkarteek ahalduntzea eta parte hartzea feminismotik bultzatzen dute.

Udaberrirako eskaintza hiru espazio horietan, honakoa: zazpi laborategi, hiru elkargune eta sareguneetako bost proposamen.

Euskaraz ematen diren laborategien kasutan, Belarriprest programaren barruan antolatzen dira, ikasleak euskaraz hitz egitera animatzeko, nahiz eta maila baxua izan. Gainera, gazteengan jarri dute fokua, horiek nahi dituzte erakarri bereziki gehiago kostatzen delako haiengana iristea. hori horrela, lau laborategitan 16 eta 25 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute plaza bat lortzeko. Udaberriari begira antolatu dituzten laborategiak, ondokoak: oinarrizko brikolajea; autodefentsa feminista (hastapenak); Filo-feministak: filosofo errepublikazaleak erbestean etxe bila; Automaitasuna eta ahalduntzea aldaketa kolektibo baterako; autokontzeptua eta autoestimua sendatzea Iruzurtiaren Sindromeari aurre egiteko; twerk Botty Dance; eta Klimaterioa, bizi etapa berri bat.

Izen ematea irekita dago elkarguneetan urte osoan zehar. Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumen gunea; Emakume zaintzaileentzako topagunea; eta Taldeko ahalduntzerako elkargunea.

Saregunean proposatutako bost tailerretarako ere zabalik da izena ematea. Tautandra batukada feminista elkarteak batukada feminista ikastaroa eskainiko du; M;ara mara elkarteak, tratu oneko harremanak. Norebera maitatze atea zaintzea bizi proiektu gisa tailerra; Emanbira kultur elkarteak, jatorri anitzetako emakumeen topaketa gorputzaren bidez tailerra; eta Amalatz elkarteak, azkenik bi tailer eskainiko ditu, Munduko emakumeen literatura eta kantu feminista.

Jarduera bakoitzaren xehetasunak klik egin hemen. Jarduera guztiak doakoak dira eta Emakumeen Etxean eskaintzen dira.

Laborategien kasuan gaurtik hilaren 23ra arte dago zabalik izena emateko epea (klik hemen).

Elkarguneen kasuan, izen ematea urte osoan da zabalik eta Emakumeen etxearekin harremanetan jarri behar da. Sareguneen kasuan, elkarte bakoitzak bere prozesua kudeatzen du eta hemen klik eginda xehe kontsultatu ahal da.

Informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g), emailez idatziz edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.