Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Tokiko merkataritza bultzatzeko politikek 35 lokal hutsei eman diete hauspo

2024-2025 urteen artean 35 negozio jarri dira abian lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntza programari esker, eta udalak ia 300.000 euro bideratu ditu.

lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntzen balorazioa egin du udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/18

Tokiko merkataritza bultzatzea estrategikoa da udalarentzat, hala adierazi du behin baino gehiagotan. Horrekin batera, lokal hutsak dinamizatzea lan ardatz bilakatu du ere; tokiko ekonomikoarekin lotuta dago hori, baina baita, auzo biziak lortzearekin ere. Gaur bi horien adibide den lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntza programaren gaineko balantzea egin du udalak, adierazpenetatik harago doan lan lerroaren emaitzak azalduz, eta datu esanguratsua eman du Leire Maizior Garapen Ekonomikoko zinegotziak: “2024-2025 urteen artean 35 negozio jarri dira abian lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntza programari esker”.

Balorazioa, positiboa oso Maziziorren hitzetan: “Diru laguntzaren xede nagusia tokiko jarduera ekonomikoa indartu eta mantentzea izan da enpresa iniziatiba berriak abiaraziz zein lehendik zeuden jarduerei jarraipena emanez. Bereziki pertsonei zuzendutako zerbitzu eta jarduerak sustatzea eta kale espazio hutsak dinamizatzea izan dira ardatz nagusiak”.

Bigarren aldia da laguntza lerro hori martxan jartzen duela udalak eta arduradun politikoaren esanetan berretsi egin da tokiko ekonomia sustatu eta kaleetako jarduera biziberritzeko tresna eraginkorra dela.

Laguntza jaso duten negozioen tipologiaren sailkapena ere egin du: 16 zerbitzu jarduerak dira, 9 dendak, eta 10 ostalaritzako establezimenduak. Establezimendu horiek auzo ezberdinetan daude kokatuta, bestalde, 25 Erdialdean, 4 Iztietan, 1 Olibeten, 2 Pontikan, 1 Gabierrotan, 1 Beraunen, eta 1 Agustinetan. Hasierako aurrekontua 175.000 eurokoa bazen ere, deialdiaren harrera dela eta 110.200 euro gehiago gehitu zituen udalak, eta denera, ia 300.000 euro bideratu dira. Gehienez jaso zitezkeen 9.600 euroak nola banatu diren ere azaldu du Maziziorrek gaurko agerraldian. Horrela, 5.000 euro lokal hutsa prestatzera eta mobilizaziorako hasierako gastuetara bideratu da; 3.600 euro lokal hutsaren alokairu edo eroste gastuentzat; eta 1.000 euro gehigarri, hainbat irizpideren arabera: besteak beste, euskarazko arreta bermatzea, emakumeen enplegua bultzatzea, edota Errenkoalde Errenteriako merkatarien elkarteko kide izatea. “Banaketa horrek, inbertsioa laguntzearekin batera, tokiko merkataritzaren balio erantsi sozial, berdintasunezkoa, eta linguistikoa ere sustatzea izan du helburu”, azaldu du zinegotziak.

Emaitzarekin “pozik” udala, 35 lokaletan eragiteak berehalako eragin positiboa eduki duelakoan hiri ingurunean, “gure kaleetako jarduera fluxu komertziala handitzea dakar, eta ondorioz, gure eremu komertzialetako dinamika eta bizigarritasuna hobetzea, kaleak atsegin eta seguruagoak egitearekin batera”. Ildo horretan, etorkizunari begira Erdigunea, Beraun eta Iztietako merkataritza eremuak sendotzen jarraitzea estrategikotzat jo du udalak, “jarduera ekonomikoa kontzentratzea garrantzitsua baita tokiko merkataritza eremuak eta fluxuak indartzeko. Hori horrela, era honetako iniziatibak garatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu, hiriaren eta merkataritza sarearen bilakaeraren beharrei erantzuten jarraitzeko”.

Auzoaren Arima programa erreferentzia egin dio azkenik, “Iztieta auzoa biziberritzea du helburu horrek”.

Onuradunek ere hartu dute hitza. Horrelako diru laguntzak “pila bat” eskertzen direla esan du Izan Dietetika eta Nutrizioko Alazne Mindegiak, “azkenean ez da erreza, negozioa zabaltzea ez da erraza eta laguntza hauek izatea garrantzitsua da hastea erabakitzen dugunontzat. Ea urte luzez mantentzea dagoen laguntza lerro hori, ondorengoek eskertuko dute eta”. Bixigarri eta Biteren izenean mintzatu da Martin Garro Olkotz eta udalaren laguntzak “beharrezkoak eta garrantzitsuak” direla esan du, “ea datozen urteetan dinamika hauekin jarraitzea dagoen proiektu berriak antolatzeko eta herriari bizi gehiago emateko”.

Diru laguntzek enpresa sortzeko laguntzen dutela esan du Izan Dietetika eta Nutrizioko June Ibarguenek baina herri paisaian ere eragiten duela “zenbat eta negozio gehiago zabalik izan bizi gehiago dago”.

Bide beretik egin du Errenkoalde elkarteko Maika Martinek, “beharrezkoak dira horrelako laguntzak. Lehen ekitalditik harrera ezin hobea izan du, aurrekontua igo behar izan da beti erantzun ahal izateko eskaera guztiei. Gainera oso garrantzitsua izan da negozioak kale mailara jaistea, lokal hutsak izan badirelako eta etxebizitzak liberatu ahal izateko oso beharrezkoak direlako. Kale mailan izateak ikusgarritasuna ematen die profesionalei, eta jaleak dinamizatzen dira”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.