Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaporeak eta ISH Pasaia Itsas Festibalean izango dira

Zaporeak-ek jaialdiko jantoki solidarioa kudeatuko du, eta ISHk 'Aita Mari' sorospen ontzia bisitagarri egingo du.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/18

Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia egingo da Pasaiako badian. Aurten, berriro ere, itsasoari lotutako “elkartasunean erreferente” diren bi erakundek festibalean hartuko dute parte: Zaporeak-ek eta Itsas Salbamendu Humanitarioak (ISH). Herritarrek eta bisitariek bi erakunde horien lana gertutik ezagutu ahal izango dute jaialdian, haien errealitatea nolakoa den ikusteko.

Atzo San Pedroko lonjan egindako agerraldian, bi erakundeek baietsi zuten Pasaia Itsas Festibalean izango direla. Atzoko solasaldian Helena Ruiz de Azua Zaporeak-eko komunikazio arduraduna eta Amaia Iguaran ISHko presidenteordea izan ziren, Xabier Agote Albaolako presidente eta festibalaren zuzendariarekin eta Teo Alberro Pasaiako alkatea eta festibaleko presidentearekin batera.

Honakoa adierazi zuen Alberrok: “Festibalarentzat ohore bat da beste urte batez Zaporeak eta ISH bezalako eragileak izatea, oso lan garrantzitsua egiten dutelako. Horien presentziak ezinbesteko dimentsio humanoa eta solidarioa ematen du, eta itsasoa, kulturarekin, historiarekin eta ondarearekin ez ezik, duintasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen defentsaren balioekin ere lotzen du. Elkarte horiek Pasaia Itsas Festibalean parte hartzea, gainera, herritarrei beren lana hurbiltzeko modu bat da. Izan ere, itsas unibertsoa bere zabaltasun osoan hartzen duen jaialdi batean, ezin da alde batera utzi ozeanoetan egunero babesik gabe geratzen diren beste asko salbatzen aritzen direnen errealitatea”.

Bestalde, honakoa nabarmendu zuen Agotek: “Pasaia Itsas Festibala itsas unibertsoa bere osotasunean ikusarazteko topaketa bat da. Itsasoen eta ozeanoen ondarean eta garrantzian jartzen dugu arreta, zibilizazioen arteko zubi gisa, baina baita erakunde horien misioaren garrantzian ere, elkartasun humanitarioaren nazioarteko erreferente bihurtu baitira. Guretzat harrotasun handia da Zaporeak eta Aita Mari ISH jaialdiko taldearen parte izatea”.

Zaporeak-en jantoki solidarioa

Jaialdiaren laugarren ekitaldian, Zaporeak jantoki solidarioaz arduratuko da beste behin, eta bertan bazkariak eta afariak eskainiko dizkiete tripulazioei eta antolakuntzari. Helburu bikoitzarekin arituko da Zaporeak Pasaian: “Eskifaiako kideei kalitatezko proposamen gastronomiko baten inguruko esperientziak partekatzeko topagune bat eskaintzea, eta dirua biltzea Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen eremuetan lan humanitarioa egiten jarraitzeko”.

Jantoki solidarioa finantzatzeko, otorduen tiketak saltzen dira, eta hainbat enpresek elikagaiak ematen dituzte, Zaporeak-ek bere eginkizunak betetzen jarraitu ahal izateko. Bide horretan, antolatzaileek eta bi erakundeek dei egin diete “marea solidarioarekin” bat egin nahi duten enpresa eta erakundeei. Interesdunak posta elektroniko bidez jar daitezke harremanetan.

Honakoa adierazi zuen Zaporeak-eko Ruiz de Azuak: “Aurten ere, gure jantoki solidarioarekin parte hartuko dugu festibal honetan, Pasaia Itsas Festibaleko publikoari gure lan humanitarioa erakusteko, hau da: errefuxiatu kolektiboei jaten ematea, hori baita itsas unibertsoan gertatzen den errealitatearen beste alderdi bat. Eta, aldi berean, dirua bildu nahi dugu Lesbosen gaur egun dugun misioarekin jarraitzeko. Bertan artatzen ditugun pertsonei janari errazio duina ematen diegu, eta alaitasuna, maitasuna eta elkartasuna helarazten dizkiegu prestatutako errazio bakoitzean”.

Aita Mari, jendearentzat irekia

Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak ere festibalean izango dira, Aita Mari atunontziarekin. Ontzi hori sorospen ontzi bihurtuta dago, eta jaialdian bisitatu ahal izango da. Honakoa zehaztu zuen ISHko Iguaranek: “Pasaiako Itsas Festibalaren edizio berri honetan presente egotea aukera bat da gure erakundeak itsasoan duen zeregina herritarrei erakustek eta herritarrak sentsibilizatzeko; izan ere, pertsona kalteberenen giza eskubideak defendatzen ditugu, pertsona horiek beren herrialdeetatik arrazoi desberdinengatik ihes egin behar baitute. Era berean, Mediterraneoaren ibilbideko krisi humanitarioa ikusarazten jarraitu nahi dugu, aktibo jarraitzen baitu, nahiz eta komunikabideetan egunero ez izan”.

Aurkezpena egin eta familia argazkia egin ondoren, mahai inguru bat egin zen lonjan bertan. Zaporeak eta ISH erakundeetako ordezkariak solasean aritu ziren Maria de Frutos Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariarekin batera. Bi erakundeen egungo egoeraz, haien lanaz eta egin beharreko erronkaz aritu ziren.

Erlazionatutako edukiaPasaia Itsas Festibalak alderdi solidarioa indartu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.