Bertso bazkari musikatua antolatu du Bixi-Bixik
Bertso saioa martxoaren 7an izango da, Donibaneko Bixi-Bixiren egoitzan, 14:00etan. Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.
Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, bertso bazkari musikatua egingo da martxoaren 7an (larunbatarekin) Donibaneko Bixi-Bixiren egoitzan, 14:00etan. Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan mahaiaren bueltan, eta Donibane Azkaratek jarriko dizkie gaiak. Musikaz Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra Arduratuko dira. Sarrerak eskuragarri daude jada Berezi okindegian eta 667 72 21 44 telefonoan.
