Hitzarmen propioa nahi dute
Greban jarraitzen dute Jesusen Bihotzako ELAko langileek; sindikatu bereko afiliatuek greba hasiko dute Sanmarkosenen hilaren 26an.
San Markoseneko langileen protesta gaur. Errenteriako zahar egoitzetako langileek protestak egin dituzte gaur. ELA sindikatuko langileek greban jarraitzen dute Jesusen Bihotza zaharren egoitzan, eta udalerrian den beste egoitzan, greba hasiko dutela hilaren 26an jakinarazi berri dute. Lan baldintzak dira protesten arrazoia, eta hitzarmena berritzea eskatzea. ELA sindikatutik jakinarazi dutenez Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiak bilerara deitu zituen sindikatu horrek, “ardura eta iniziatiba politikoa aktibatzeko asmoz”.
Haserre azaldu da sindikatua Gipuzkoako erresidentzien sektoreko negoziazio mahaia duela urtebete baino gehiago osatu zen arren ez dutelako patronalek inolako proposamenik egin prekarietate egoerari aurre egiteko, “foru gobernuari inplikazioa eskatu genion negoziazioa desblokeatzeko ez delako aurrera urratsik egin eta patronalek proposamenik aurkezteko gaitasunik ez dutela salatuz”.
Bien bitartean, greban jarraitzen dute Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileek, eta Sanmarkosene egoitzakoek jakinarazi dute hilaren 26an ekingo diotela greba mugagabeari. Gaur bertan auto karabana egin dute Jesusen Bihotza zentrokoek, eta elkarretaratzea Sanmarkosenekoek egoitza aurrean ELAk eta ESK sindikatuek deituta, azken hori.
ELA sindikatuak Eulen eta Gureak, bi egoitzak hurrenez hurren kudeatzen dituzten enpresei urratsak egiteko eskatu die langileen lan baldintzak arautzeko dituzten hitzarmen propioen negoziazioan.
Argazkia eta bideoa ELA sindikatuak bidaliak dira.
