Korrikaren etorrera berotzen hasiko dira Antxon
Txirrita AEK-k eta Antxoko Korrika Batzordeak Antxoko Korrika Kulturala egingo dute hilaren 28an Gure Zumardian, 12:30etik 13:30era.
Txirrita AEK-k eta Antxoko Korrika Batzordeak antolatuta, Antxoko Korrika Kulturala egingo da hilaren 28an (larunbatarekin) Gure Zumardian, 12:30etik 13:30era. Sustatzaileek jakinarazi dute Errigoraren produktuak dastatzeko aukera izango dela. Jarraian, 24. Korrikan lekukoa hartuko duten eragileen talde argazkia egingo da. Horrez gain, goiz osoan zehar Korrikako arropa eta petoak erosi ahal izango dira. Eguraldi txarra egingo balu, Errigoraren produktuen dastaketa eta lekuko eramaileen talde argazkia barrutiko Kultur Etxean egingo direla baietsi dute antolatzaileek.
