Baso Ttikia txukuntzeko, auzolana larunbatean
Hezikuntzak eta Txerrimuñok elkarlanean antolatutako jarduerarekin 10:30ean hasiko dira.
Lezo Herri Eskolako Hezikuntza Guraso Elkarteak eta Txerrimuñok elkarlanean ikastetxearen ondoko Baso Ttikia txukuntzeko eta mantentze lanak egiteko auzolana antolatu dute larunbaterako (hilaren 21erako). 10:30ean bildu behar dira han bertan iniziatibarekin bat egin nahi dutenek, “jendeak eraman ditzala lanerako eskularruak. Hamaiketakoa, gure kontura”, esan dute Hezikuntzakoek.
Lezoko Udalaren babesa du jarduerak; “udaleko brigadako langileei eskerrak eman nahi dizkiegu, behar izan dugun guztietan haien prestutasun eta laguntzagatik”.
Nahi duen orori agertzeko eskatu diote Hezikuntzakoek.
