'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabalik
Kolaborazioak aurkezteko epea, maiatzaren 3ra arte izango da zabalik.
Oarso urtekariaren beste zenbaki bat argitaratuko du udalak uztailean, madalenen bueltan. Horretarako, artikuluak bildu behar ditu aurretik, eta aldizkariaren erredakzio batzordeak horiek jasotzeko epea zabaldu duela jakinarazi berri du. Parte hartzera deitu ditu herritarrak, artikuluak aurkeztera. Jarraitu beharreko arauak, hemen klik eginda kontsulta daitezke.
Artikuluak publiko orokorrari interesatzen zaizkion gaiei buruzkoak edo zehatzagoak izan daitezke, hala nola, kirol egokitua, bertsolaritza, edo ehoziri lana. Besteak beste, ekitaldi, toki, efemeride, elkarte edo pertsona partikularrez hitz egin dezakete.
Bestalde erredakzio batzordea lanean ari da herriko historia biltzen.
Kolaborazioak aurkezteko epea, maiatzaren 3ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago behar dituztenentzat telefono zenbakia: 943 44 96 10. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara deitu daiteke . Posta elektronikoa ere jarri dute eskura, egin klik hemen.
