Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mobilizazioak hasiko dituzte La Anunciatako langileek

Ikasturte bukaeran itxiko dutela adierazi dute ikastetxearen arduradunek. "Aldebakarreko erabaki horrek 30 langile ingururen lanpostuak kolokan jarri ditu".

La Anunciatako langileei Antxo sarreran jarritako pankarta.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/02/19

Urtarrilaren 29an La Anunciata Antxo eta Donostia artean den ikastetxea itxiko zuela iragarri zuen haren titularra den Francisco Coll fundazioak. Ixtearen arrazoiak, bi nagusiki: ikasle falta, eta hezkuntza zentroaren eraikinek behar duten eraberritze lanei ezin aurre egitea. “Aldebakarreko erabaki horrek 30 langile ingururen lanpostuak kolokan jarri ditu”, adierazi dute La Anuciatako langileek publiko egin duten oharrean. Horregatik, mobilizazioak egingo dituzte. Lehena gaur (hilak 19, osteguna) izango da, 16:45ean manifestazioa egingo dutelako ikastetxearen sarreratik hasi eta Antxotik zehar. Hilaren 24 eta 26 artean hiru greba egun iragarri dituzte. “Gure lanpostu eta lan baldintzak defendatu eta ikastetxearen itxiera” salatu nahi dituzte. ELA sindikatuaren laguntza dute abiatuko duten borroka arorako.

Lanpostuak kolokan jartzeaz gainera, langileek zehaztu dute itxieraren erabakiak dozenaka ikasle eta familia ere kaltetuko dituela, “egun batetik bestera, haur eta gazteen ikasketa prozesua ikastetxean jarraitzeko aukera zapuztu baitzaie”, adierazi dute langileek. Are gehiago: langileek nabarmendu dute urtarrilaren 29ko jakinarazpenaren aurretik ez zutela inolako informaziorik edo argibiderik jaso, eta langileen ordezkariekin ere ez zela inolako hartu-emanik izan. “Gainera, ikasturte honen bukaeran ikastetxea ixteko erabakia matrikulazio epearen aurretik hartu da. Hurrengo urtean ikaslerik ez izateko erabakia enpresak berak hartu du, hortaz”.

Langileek uste dute kaleratze kolektibo prozesua datozen egunetan hasiko dela, eta ikasturte bukaerarako langile oro izango dela kanporatua. “Egoera horren aurrean gure desadostasun eta ezinegona azaleratu nahi ditugu”. Hori jendartera zabaltzeko eta ikastetxea ez ixtea eskatzeko abiatuko dute mobilizazio aroa: “Une gogor hauetan ikastetxeko komunitatearen eta herrikideen elkartasuna eta bultzada beharko ditugu. Hortaz, hurrengo egunetarako antolatutakoetan parte hartzera animatzen zaituztegu”.

Gurasoen elkartearen babesa
La Anunciata Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak (IGE) elkartasun eta babes osoa adierazi die langileei hasiko duten borroka aroaren harira. Euren egoeraren gaineko kezka ere azaldu dute gurasoek: “Familiok ere erabaki honen ondorio zuzena jasango dugu, gure seme-alaben egonkortasunean eta hezkuntza proiektuaren jarraipenean eragin  zuzena duelako”. Langileen mobilizazioetan parte hartzera deitu dute herritar oro: “La Anunciata defendatzea, bertako langileak eta gure seme-alabak defendatzea da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.