Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldundiak portuaren zerga berezia aktibatuko du

Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek "positiboki" baloratu dute Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen figura arautzeko proposamena.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2026/02/23

Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako alkateek, Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok hurrenez hurren, “positiboki” baloratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak beren udalerri eremuetan kokatuta dagoen Pasaiako portuak BICE zerga (OHZ berezia) izan dezan konpentsazio berezia arautzeko prozesua martxan jarri izana.

Hiru alkateek abenduaren 17an eskatu zioten aldundiari neurri fiskal hori “lehenbailehen” aktiba zezan, “portuak inguruko herrietan dituen gizarte, hirigintza eta ingurumen eraginak arindu eta eragin ekonomikoak indartzeko ezinbesteko tresna gisa”.

Neurri fiskal hori OHZren foru araudi berrian txertatzeko tramitazioa martxan dagoela jakinarazi dute hiru udalek. Zehazki, portua “Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezin (BICE)” gisa sailkatzea ahalbidetuko du aldaketa horrek. Aurrerantzean, hortaz, portuak tratamendu fiskal berezia izango du, eta, ondorioz, orain arte jaso ez dituzten zerga bidezko diru sarrerak jasoko dituzte Pasaialdeko udalek.

Arau proposamen berriari alegazioak aurkezteko epea hilaren 27ra arte egongo da zabalik, eta aurreikusita dago araudia ekainean onartuko dela behin betiko. Egutegi fiskala betez, helburua da zerga konpentsazio berezi 2027ko urtarriletik aurrera aplikatu ahal izatea Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udaletan.

Aldundiak hiru alkateen eskaera “bere egin izana” positiboki positiboki baloratu dute: “Urrats garrantzitsua da hau, bidezkoa badiako bizilagunentzat. Azken hilabeteetako lan, bilera eta interbentzioen ondoren, pozgarria da egitasmoa martxan jarri dela ikustea eta, dena ondo bidean, gure udalek laster sarrera berri hori izango dutela jakitea”.

Hiru alkateek baietsi dute gaiak “berebiziko garrantzia” duela badiako herrientzat, eta, horregatik, jarraipen arduratsu eta gertukoa egingo diotela prozesu osoari, “konpromisoak bete daitezen eta 2027ko urtarrilean zerga berezia indarrean egon dadin”.

Horrez gain, hiru udalek gogorarazi dute BICE zerga indarrean jartzea Gipuzkoan egiteko zegoen lana zela (Araban eta Bizkaian urteak daramatza araututa), eta “ez dela nahikoa” badiaren egoera bereziari erantzuteko: “Aldaketa hau hiru herriok portuaren eraginez pairatzen dugun desberdinkeria txikitzeko bidea egiten hasteko aukera moduan ulertzen dugu; baina, aldi berean, portuko jardueren ondorioak arin daitezen lanean jarraituko dugu, Pasaialdearen biziberritze integrala sustatzeko finantziazio mekanismo sendo eta egonkor gehiago abiarazi beharko baitira etorkizunean, administrazio guztien arteko elkarlan eta inplikazioarekin. Horren alde lanean jarraituko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.