Bonolotoak 34.000 euro utzi ditu Beraunen
Bigarren mailako saria izan da eta Beraun auzoko Aita Donosti kaleko 4. administrazioan zigilatu dute.
Beraunen egin du boletoa saridunak. Bonolotoak saria utzi du Errenteria-Oreretan. Beraun auzoko Aita Donosti kaleko 16, zenbakian kokatutako 4. administrazioan zigilatu zuen saria jaso duenak boletoa. Bigarren mailakoa da saria, eta 34.174 euro jasoko ditu.
Irabazleak bost zenbaki eta osagarria asmatu zituen egindako zenbaki konbinazioan.
