Sarrigurengo hilketa matxista salatu dute Lezoko eragileek
Udalak, Iruntzenek, Piztu Lezok eta Gaxuxak irmo salatu dute Nafarroako herriko hilketa matxista.
Lezoko eragileek adostuta duten moduan, Euskal Herrian hilketa matxistak diren guztietan bezala protokoloa aktibatu dute. Horren harira, Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak aho batez asteburuan Sarrigurenen (Nafarroa) izan den hilketa matxista salatu dute, “indarkeria matxistaren aurka gaude eta irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa”.
Indarkeria matxistak ez dutela onartzen adierazi dute eragileek, “eta erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!”.
