[Lezoarren sailkapenarekin] 99 lezoar helmugan
Atzoko Lezo-Jaizkibelen bi lezoar irabazle. Baina haien atzetik beste 97 herritar iritsi ziren helmugara. Hemen, haien zerrenda.
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak Lezoko kutsu oso nabarmena du. Lezon da, lezoarrek antolatzen dute, antolatzaileen ondoan dozenaka eta dozenaka boluntariok egiten dute ekarpena, babesle eta laguntzaile gehienak herrikoak dira, eta gainera, partaideen artean lezoar asko daude: atzoko 12 ekitaldirako, adibidez, 350 dortsaletatik 106k eraman zituzten herritarren izen-abizenak; horietatik 99 iritsi ziren Gurutze Santuaren plazako helmugara, 84 gizon eta hamabost emakume.
Jakina da irabazleak ere lezoarrak izan zirela, Ander Iñarra zazpigarrenez gizonetan, eta Iratxe Etxegoien emakumeetan lehenengoz. Baina haien ondoren beste 97 izan ziren herritarren txalo zaparrada eta oihu artean 14 kilometroak egin zituztenak.
HITZAk, herritarren partaidetza nabarmentzeko, lezoarren arteko sailkapena egin du. Jarraian den estekan, sailkapen hori oso-osorik ikusteko aukera (PDF artxibategia jaitsiko da). Bestalde, beste esteka honetan, sailkapen nagusia.
