M8aren harira egitarau zabala antolatu du Itaiak
Solasaldia, tailerra, hitzaldia eta manifestazioa prestatu ditu antolakunde sozialistak.
Martxoaren 8aren bueltan antolatu dituen jardueren gaineko informazioa zabaldu du Oarsoaldeko Itaia antolakunde sozialistak. Datorren larunbatean izango dira antolatutakoen artetik lehen biak eta Oreretako Zabala Enea II Gaztetxeak hartuko ditu. Indarkeria matxista eta kirola izango dituzte hizpide lehenik antolatu duten solasaldian 11:30etik aurrera.
Hura bukatuta, berriz, boxeo tailerra egingo dute leku berean.
Martxoaren 5ean, berriz, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena goiburuarekin hitzaldia egingo dute Iztietakoa zuo elkartearen egoitzan; 18:00etan hasiko da. Hitzaldian, Itaia emakume antolakunde sozialistaren I kongresu prozesuan zehaztutako oinarri politikoetan sakonduko dutela azaldu dute, “emakume langileon zapalkuntzaren azterketaz nahiz zapalkuntza horri aurre egiteko norabide estrategikoen eta proposamen politikoaren nondik norakoez ariko gara”.
Azkenik, Martxoaren 8an manifestaziora deitu dute. Donostiako Bulebarretik abiatuko da hori, 11:30ean.
