Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute
19:00etan izango da elkarretaratzea, gaur astelehena, Clara Rangel plazan, eta bertara deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.
Clara Rangel plazan izango da elkarretaratzea. Sarriguren (Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzera deitu du gaur, astelehena, Oreretako Mugimendu Feministak. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Clara Rangel plazan, eta bertara deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.
Ostiralean gizon batek 28 urteko bikotekidea hil zuen, labanaz eraso eginda. Gizonak, gainera, larri zauritu zuen bere ama ere. Hildako emakumeak lau seme-alaba zituen. Sarrigurengo hilketa matxista, Euskal Herriko lehena izan da aurten; 2003tik kontaketa ofiziala egiten denetik, berriz, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Hiltzailea atxilotu egin zuten eta gaur eramango dute epailearen aurrera.
