Vatikanoa, Gaztañora
Jaietako gaia aukeratuta, kamiseta marrazki lehiaketa abian du Gaztañoko auzo elkarteak; martxoaren 2ra arte, astelehena, aurkeztu daitezke lanak.
Gaztañoko Su Gaua Urruti da oraindik ekaina. Hala ere, jaiekin pentsatzen hasiak dira dagoeneko Gaztañokoak. Datak zehaztuta dituzte, ekainaren 12, 13, 14 eta 23an izango da Maritxu mozkorra Gaztañon giroa jartzen; gaia ere aukeratu dute, ez nolanahikoa: Vatikanoa.
Afari tematikorako mozorroa prestatu nahi dutenek, hastea dute dagoeneko behin gaia ezagututa. Martxan dena kamiseta marrazki lehiaketa da. Egileek martxoaren 2ra arte, astelehena, izango dute lehiaketara lanak aurkezteko aukera. bi baldintza bete beharko dituzte parte hartzaileek, aurtengo jaietako gaiarekin zerikusia izatea marrazkiak, eta Maritxu Mozkorra ardatz izatea.
Lanak auzo lokaleko postontzira edota posta elektroniko bidez (klik hemen) aurkez daitezke; egileak bere kontaktu datuak zehaztu beharko ditu. Informazio gehiago, berriz, Gaztaño auzoko telegram kanalean jaso daiteke (klik egin hemen). Ondoko bideoa, Gaztañoko auzo elkarteak zabaldu du.
