Claudia San Justo Mantecon eta Julia Cabada Pedraza, Ane Santesteban Sariaren irabazle
Ane Santesteban saria ezustekorik gabe jokatu dute 160tik gora txirrindularik. Claudia San Justo Mantecon izan da Elite, 23 urtez azpiko eta Gazte mailako lasterketan azkarrena; Kadeteetan, Julia Cabada Pedraza heldu da lehenengo helmugara.
Ane Santesteban bere izena daraman lasterketa hasierako zinta mozten.OTXE Arrakastatsua. Halakoa izan da OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Elkarteak antolatu duen Ane Santesteban Txirrindularitza Sariaren hirugarren ekitaldia. 164 emakume txirrindularik hartu zuten parte Kadete, Junior, 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan. Irabazleak, Julia Pedraza Cabada Kadetea (Clementina Cycling Team), Naxara Odriozola Lekuona Gaztea (Mirat Team), eta Claudia San Justo Mantecon (Grupo Eulen-Amenabar) Eliteko txirrindularia.
Kadeteetan bigarren sailkatu zen Noa Vega Bilbao (Baque Movistar Team), eta hirugarren, Katixa Navarro Ezpeleta (Zu-k/ Limousin). Kadeteen sailkapena ikusteko klik egin hemen.
Goi kategoriatan, bigarren sailkatu zen Olatz Camino Arteaga 23 urtez azpiko txirrindularia (Cantabria Deporte-Rio Miera) eta hirugarren, Goretti Sesma Bozal 23 urtez azpikoa (Vipeq Team). Goi kategoriako txirrindularien sailkapena ikusteko klikatu hemen.
Antolatzaileak “pozik” eta “ase” lasterketarekin. Eguraldia lagun izan zuten eta giro bikainean egin zuten Oarsoaldean barrena proba txirrindulariek. Parte hartzea ere oso-oso handia, horren atzean, ziurrenik, emakumeei begira Euskal Herrian dagoen lasterketa kopurua txikia dela, eta honakoa gainera, urteko lehen lasterketa izan dela.
Ondoko argazkiak OTXEk eginak dira.
