Mindarak familiartean ospatu du hamabosgarren urteurrena
Topaketa horrek balioa eman diola Oarsoaldean aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren, autonomiaren eta parte hartze aktiboaren aldeko lanari jarri dute nabarmen elkartetik.
Hamabosgarren urteurrena ospatu du MindarakMindara elkartea Familiartean ospatu du Mindara elkarteak hamabosgarren urteurrena. Topaketa horrek balioa eman diola Oarsoaldean aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren, autonomiaren eta parte hartze aktiboaren aldeko lanari jarri dute nabarmen elkartetik.
Topaketak familiak, erabiltzaileak eta profesionalak bildu zituen elkarbizitzarako, errekonozimendurako eta ospakizun partekaturako gune batean. Jardunaldiari esker, elkartearen hastapenak izan zituzten hizpide, egindako bidea ikusarazi zuten eta programei zein inpaktu sozialari dagokienez hazten joan den proiektuarekiko konpromiso kolektiboa indartu zuten.
Sorreratik Mindarak gorputz eta kirol jarduera inklusiboko, laguntza psikosozialeko eta gizarte ekintzako programak antolatu ditu, eta ongizatea, tratu onak eta parte hartzea ardatz nagusi dituzten espazioak sortu . Hamabost urte hauetan, erakundeak lurraldeko gizarte, hezkuntza eta kirol eragileekin lankidetza sare bat finkatu duela gainera ekarri dute gogora arduradunek.
Joan den larunbateko topaketak, elkartearen ibilbidea ospatzeko ez ezik, familien etengabeko inplikazioa eskertzeko ere balio izan zuen: “Izan ere, familien zeregina funtsezkoa izan da proiektua eraikitzeko eta indartzeko. Ospakizun horrekin, Mindaratik berretsi egin dugu gizarte inklusiboago baten alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa, pertsona guztiek parte hartzeko eta garatzeko benetako aukerak izan ditzaten”.
Ondoko argazkiak Mindara elkarteak bidaliak dira.
