Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

"Non zaudete gizonak? Hartu zuen ardura"

Amorruz eta minez salatu dute Euskal Herrian aurten izandako lehen hilketa matxista. Gizonei mezu argia bidali diete, "zuen isiltasuna, konplizitatea da".

Sarrigurengo hilketa matxista salatu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/24

Amorruak eta minak hartu du kalea aurten Euskal Herrian izan den lehen hilketa matxista salatzeko. Sarrigurenen (Nafarroa) Tatiana hil zuen ostiralean haren bikotekideak, eta ama ere larri zauritu. Argi esan dute, ez da gertaera isolatua hilketa matxista hori, feminiziodioa baizik, “gure etxe eta kaleetan dirauen indarkeria zisheteropatriarkalaren adierazpen gordinena”. Elkartasun eta babes osoa adierazi zieten bildutakoek Tatianaren senideei, eta bereziki haren semeari—erasoa etxe barruan ikusi zuen— eta zauritutako emakumea lehenbailehen sendatzea espero dutela ere esan zuten: “Ez zaudete bakarrik”.

Indarkeria matxista kasualitatea ez dela salatu zuten atzoko elkarretaratzean, “sistema zaplatzaile honen ezinbesteko tresna baizik. Kapitalismoak, kolonialismoak eta patriarkatuak gure gorputzak eta bizitzak kontrolatu nahi dituzte, eta kontrol hori mantentzeko bortizkeriarik gordinena erabiltzen dute emakume identitate zein gorputz disidenteon aurka”.

Mezu argia, emakumeen bizitzak ez direla gizonen jabetza. Azken hilketa matxista, banatze prozesu baten testuinguruan gertatu izana patriarkatuak gizonei ematen dien zigorgabetasunak elikatzen duen zalantzarik ez dute, “emakumeak bere bidea egitea erabakitzen duenean, gizonak indarkeria erabiltzen du bere nagusitasuna berresteko. Ez da pasio kontua, boterearen erabilera hiltzailea baizik”.

Horrekin lotuta gizonei interpelazioa egin zioten atzo elkarretaratzea bildutakoek: “Non zaudete? hartu zuen ardura”. Indarkeria matxista ez baita emakumeen kontua, gizonek sortzen eta elikatzen dutena baizik, “zuen isiltasuna konplizitatea da”. Eskaera zehatza gizonei horren harira atzoko elkarretaratzean, itun patriarkalak apurtu ditzaten, emakumeen bizitzak kontrolatzeari utz diezaioten, eta euren pribilegio eta indarkeria mekanismoak deseraikitzen has daitezen: “Erantzukizuna zuen gain dago”.

Erakundeei ere interpelazioa, zuzena: “Justizia feminista exijitzen dugu orain”. Diskurtso hutsak eta keinu sinbolikoak bazter ditzaten eskatu zieten, eta benetako baliabideak jar ditzatela emakumeen eta haien seme-alaben babeserako”. Sistema honek ez dituela babesten agerian gelditu da behin eta berriro mugimendu feministaren usterako eta ardura zuzena dutela, prebentzioan eta arreta integralerako baliabide publikoen faltagatik.

Protokoloa berritua

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak erailketa matxistei aurre egiteko protokoloa berritu du, gainera. Erantzun kolektiboa jarri dute erdi-erdian era hori horrela, Euskal Herriko herri eta auzo guztietan mobilizazioak egitera deitu du, “salaketa plazetara eraman behar dugu eraldaketa politikoa bultzatzeko”.

Bukatzeko, autodefentsa feminista jarri zuten berriro erdigunean; ez direla biktimak esan zuten ozen, subjektu politikoak baizik, “autodefentsa feminista ez da soilik norbera defenditzea, gure arteko aliantzak eraikitzea da, elkar zaintzea eta biolentziari aurre egiteko gaitasun kolektibo eta politikoa garatzea”. Emakume guztiak aske izan arte lanean jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten, lortu arteko bidean euren bizitzak defendatzeko prest azaldu ziren, “elkarrekin eta tinko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.