Lilatoian parte hartzera animatu ditu emakumeak udalak
Lasterketan parte hartzea errazteko asmoz, proban parte hartzen duten guztiek doan erabili ahal izango dituzte egun horretan Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako takilen eta dutxen zerbitzuak.
Martxoaren 1ean, igandea, 36. Lilatoia egingo da Donostian. Urtero bezala, Errenteriako emakume guztiak animatu ditu udalak emakumeek kirolean duten ikusgarritasuna aldarrikatzeko lasterketa herrikoi honetan parte hartzera, eta, bereziki, 14 eta 16 urte bitarteko gazteak.
Lasterketan parte hartzea errazteko asmoz, proban parte hartzen duten guztiek doan erabili ahal izango dituzte egun horretan Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako takilen eta dutxen zerbitzuak, bi instalazioetako harreretan dortsala erakutsita.
