Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Enrike, Lurdes eta bere semea etxean geratuko dira"

Zaurgarritasun egoeran dagoen familiaren etxegabetzea martxoaren 5erako iragarri dute, hori saihesteko dozenaka lagunek babesa eskaini diote familiari Caixabank egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Rosa Garciak Enrike eta Lurdes alboan zituela egin du elkarretaratzea.Gorka Correyero Llamas
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2026/02/28

Errenteria-Orereta etxe kaletzerik gabeko herri bat dela oihakatu dute berriro ere dozenaka lagunek Nafarroa etorbideko Caixabank egoitzaren aurrean, ez ez ez kaleratzerik ez!. Iazko uztailean, herritarren presioak eta udalaren eskuhartzeak Lurdes eta Enrikeren etxe kaleratzea bertan behera uztea eragin zuen. Iazko abenduaren 31era arte, zaurgarritasun egoeran dauden ehundaka familiek etxe kaleratzea etenda izan zezaketen. Urtarrilaren 28an, PPk, VOXek eta Juntsek Espainiako Kongresuan “ezkutu soziala atzera bota zuten. Horren ondorioz, zaurgarritasun egoeran dauden familiek “ez dute babes sozialik” eta egun batetik bestera etxegabetuak izan daitezke 2026an.

Kaleratzeak Stop plataformak etxe kaleratzea gauzatzeko bitartekari lanak egingo duen Caixabanki bertan behera uzteko eskatu dio. Astearteko plenoan Rosa Garcia Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren ordezkariak Aizpea Otaegi alkateari eskatu zion 2015ean etxe kaleratzerik gabeko udalerri izendapenari segida emateko, eta Caixabankekin harremanetan jartzeko kaleratzea gauzatu ez dadin.

Rosa Garciak gaur goizeko agerraldian herritarrei eta udalari eskertu die zaurgarritasun egoeran dagoen familiari emandako babesa. “Espero dugu Caixabankek gure eskaera entzutea, eta itxaropena dugu martxoaren 5erako iragarritako kaleratzea bertan behera gelditzea”. Gainera, argi eta garbi adierazi du familia partida hirukoitzaren biktima dela. 

Donostiako 5. zenbakiko epaitegiko epailearen jokabidea salatu dute. “PPk, VOXek, Juntsek eta Donostiako 5. zenbakiko epaitegiko epaileak babes sozialaren legea eten dute”. Zaurgarritasun egoeran ez dagoen familia dela adierazteko Donostiako epaile horrek kontuan izan zuen Lurdesek hiru higiezin dituela bere izenean estatuan. “Izen eta abizen berak dituen pertsona bat azaltzen da hiru higiezin dituena Espainian. Ez da nortasun agiri zenbakirik, baina 1960. urtean erregistratuak dira. Lurdes, 1979an jaioa da”, adierazi du Rosa Garciak. Hor akats bat dagoela argi dute, baina epaileak akatsari uko egin dio “familia ez zaurgarritzat” izendatzeko.

Caixabankek egoera hori aprobetxatu du, eta banketxeak dio ez dela akatsik izan. Hortaz, Kaleratzeak Stop plataformak banketxeari eskatu dio “dirua soberan izanik, kaleratzea ez gauzatzea”. Banketxeak hirugarren urtez jarraian, irabazi historikoak lortu ditu. Epaileak ez dio banketxeari eragozpenik jarri, eta martxoaren 5erako kaleratzea deitu dute, “alfonbra gorria jarri dio etxegabetzearekin aurrera jarraitzeko”. 

Elkarretaratzean, Rosa Garciarekin batera Enrike eta Lurdes ere izan dira 50 bat bizilagunekin batera. “Ezinezkoa da nire emazteak jaio aurretik hiru higiezin bere izenean edukitzea. Txostenaren azken lerroetan nire emaztearen izen-abizena eta NAN azaltzen dira, eta garbi azaltzen du bere izenean ez dituela hiru higiezin”, adierazi du Enrikek. Familiak ez daki epaileak zer egin duen dokumentazioaren lerro horiek ez irakurtzeko, “bakarrik goiko zatia gustatu zaio kaleratzearekin aurrera egiteko”. 

Etxegabetzea bertan behera uzteko aukerarik duten galdetuta, Enrikek azaldu du “aukera gutxi izango dituztela hiruak elkarrekin bizitzen jarraitzeko”. Amaren etxea da aukera bakarra baina gabrbi adierazi du bertan ez duela tokirik eta koltxoi baten gainean lo egin beharko luketela egongelan bertan. “Espero dugu alkateak Caixabankekin dituen harremanak aurrera egitea”.

Ostegunean, 9:00etan, iragarri dute kaleratzea Apeadero kalean, bertan bizi baitira Enrike, Lurdes eta bere semea. Bai Rosa Garciak, bai Enrikek espero dute momentu hori ez iristea. “Miraria behar dugu Caixabankek kaleratzea ez gauzatzeko”, amaitu du Enrikek goizeko elkarretaratzea. “Enrike, Lurdes eta bere semea etxean geratuko dira”, ozen oihukatu dute bizilagunek. Hurrengo egunetarako deitutako mobilizazioei adi jarraitzeko deia egin du Kaleratzeak Stop plataformak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.