Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

Martxoaren 8rako egitaraua, saretik josia

Gaur aurkeztu dute Martxoaren 8aren harira antolatu duten egitarau askotarikoa eta zabala.

Emakumeen Etxean aurkeztu dute Martxoaren 8ko egitaraua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/03

Saretuta daude. Eta sare horretatik ondu dute Martxoaren 8aren bueltako askotariko egitaraua. Gaur aurkeztu dute  Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, auzo elkarteetako emakumeen taldeetako ordezkariek, eta talde feministetako hainbat kidek. Egitaraua, zabala eta aberatsa aurten ere.

Mendi Urruzuno argazkilariaren Hamaika emakume, hamaika erronka erakusketa zabalduko dute bihar Xenpelar etxean. Irekiera ekitaldia, 19:00etan izango da bihar eta hilaren 21era arte izango da zabalik. Urruzunok berak azaldu du gaur Emakumeen etxean egin duten agerraldian, enkargua jaso zuela Intxaurrondoko Kultur Etxetik kontatu du erakusketa hori egiteko. Argazkiak Urruzunorenak dira eta testuak berriz, Naiara Rodriguezenak, eta emakumea eta kirolaz mintzo da bertan, “erronkak, emakumeak, kirola, errefrente berriak, nola egiten dugun kirola, zer den guretzako kirola eta zer ez den, medailak diren edo ez, edo kirolarekin beste zerbait egiten eta bilatzen dugun…”.

Horretaz guztiaz hausnartzeko bide emango du Urruzunoren erakusketak. Pozika zaldu da, sortu eta urtebetera sorterrian erakutsiko duelako, “biltegi batean egon ordez, Xenpelar Etxean izango da eta oso pozgarria da hori niretzako”.

Ostiralean beste hitzordu bat, oso garrantzitsua. 330 emakume bilduko dira mahaiaren bueltan urtero antolatzen duten bazkarian. argi esan du Cruzek oso arrakastatsua dela bazkaria, “aforoak mugatzen duelako, bestela auskalo zenbat bilduko ginatekeen”. 14:00etan hasiko da bazkaria. Ospakizunekin eta aldarrikapenarekin jarraituta, larunbatean, martxoak 7, Mariasun landa Sarien banaketa egingo dute 12:00etan Emakumeen Etxean. Hamaseigarren ekitaldia du aurtengoa sariak eta Silvia Vesga Silva eta Ana Cristina Henriquez Torresi buruzko lanak izango dira sarituak. Pepi Asenjo Arrietak aipamen berezia jasoko du.

Manifestazioa berriz, igandean, Martxoaren 8an  antolatu du Oreretako Mugimendu Feministak. Herriko Plazatik abiatuko da 12:30ean. Bukatzeko, Emakumeen Etxearen hileroko programazioaren barruan Maria Cruickshanken Life es simpol bakarrizketara gerturatzeko gonbita egin du Cruzek, “bakarrizketa  euskaraz izango da  eta emanaldiak eguneroko egoera errealei heltzen die umorez eta zintzotasunez, emakumeen trataera, sare sozialen eragina, eta gizarte patriarkalaren presioak mahai gainean jarriz”.

Aurreko horiek antolatutako batzuk baino ez dira, egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.