Mikel Martin Conde oroitu dute
Hiru urte bete dira Mikel Martin Conde hil zela; haren ingurukoek oroitu egin dute lore eskaintza eginda.
Lore eskaimntza atzo Mikel Martin Conderi, hil zela hiru urte bete direnean. Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra hil zela hiru urte bete ziren atzo eta haren ingurukoek omenaldi xumea egin zioten. Zehazki, lore eskaintza egin zioten Gaztaño auzoan. 68 urterekin zendu zen Martin, hamaika iraultzari bidea zabaldu, eredu bilakatu, eta bere maitasuna lau haizetara barreiatuta. Bazterrak erdigunean jartzearekin tematua zegoen Martin eta batez ere LGTBI+ mugimenduarekin eta haren borrokarekin lotuta baitzegoen, justizia soziala, euskara, feminismoa, eta langile mugimenduarekin ere lerratu zen.
Atzo bere borroka horiek guztiak, bere izaera, bere konpromisoa oroitu zuten eta aitortu, hil eta hiru urtera oso presente dutela agerian jarrita.
Ondokoak lore eskaintzaren argazkiak dira, eta haren ingurukoek bidali dituzte HITZAra.
