Lezotik, UEMAren Salto! udalekuetara
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du Lezoko Udalak
Salto! udalekuen aurreko ekitaldi bateko artxiboko irudia.UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du Lezoko Udalak. UEMAren barruan da udalerria. 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteentzako dira udalekuak, eta bi txanda daude aukeratzeko: ekainaren 23tik 1era artekoa lehena, eta uztailaren 3tik 11ra bigarrena. Izen ematerako informazio gehiago eta fitxara heltzeko baliatu esteka hau.
Udalekuak ibilaldi formatukoak dira. Markina-Xemeinen hasiko dute bidea bi txandek, eta Ondarroan bukatuko dira.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua UEMAk esan duenez, “hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo, gazteen aisialdian ere eragin nahian. Izan ere, euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan”.
