Poesiak Trintxerpe hartuko du hilaren 12an
Pasaiako Udalak Trintxerpe Poetikoa izeneko poesia errezitaldi irekia antolatu du. Topaketa barrutiko liburutegian izango da, 18:30ean.
Martxoaren 21a Poesiaren Eguna da, eta egun horri gorazarre egiteko, Pasaiako Udalak Trintxerpe Poetikoa izeneko poesia errezitaldi irekia antolatu du. Topaketa hilaren 12an (osteguna) izango da, 18:30ean, Trintxerpeko liburutegian. Sarrera librea izango da, aretoko edukiera bete arte.
Norberaren edo beste autore batzuen poesia errezitatzeko gunea izango da Trintxerpe Poetikoa. Horrez gain, musika eta dantza faltako ez direla aurreratu du udalak.
Udalak pasaitar guztiak gonbidatu ditu egitasmoan parte hartzera. Nahi duen orok parte har dezake, ikusle zein parte hartzaile gisa. Informazio osagarria izateko, udalak liburutegien helbide elektronikoa ahalbidetu du.
