Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Tontorrak konkistatuko dituzte Emakumeen Egunean

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek Otzaurteko portuko ibilbidea egingo dute igandean. Irteeraren ondoren jatetxe batean bazkaltzeko aukera egongo da.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/05

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Zegama ingurura joango dira igandean (hilaren 8an), Otzaurteko portuko ibilbidea egiteko. Mendizaleak 07:00etan irtengo dira Trintxerpeko kaitik, eta 07:05ean Garberan, 07:10ean Pio XIIn eta 07:15ean Andoainen geldialdiak egingo dituzte, jendea jasotzeko. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko; bazkide ez direnen prezioa, aldiz, 22 eurokoa izango da. Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.

Mendizaleek bi ibilbide proposatu dituzte: luzea, 18,7 kilometrokoa eta motza, 12,4koa. Bi ibilbideak Otzaurteko portutik abiatuko dira eta Zegaman bukatuko dira irteerak. Ibilbide luzeak 6 ordu inguruko iraupena izatea aurreikusi dute mendizaleek. Horiek bi gain konkistatzeko aukera izango dute: Añabaso (964 metro) eta Oazurtza (845 metro). Hala ere, ibilbide luzea tontorretara iritsi gabe egin daiteke. Bestalde, ibilbide laburrak lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Horiek ere Añabasoko gainera iristeko aukera izango dute.

Mendizaleek jakinarazi dute irteeraren ondoren jatetxe batean bazkaltzeko aukera egongo dela. Han bazkaldu nahi dutenek galdetegian zehaztu behar dute asmo hori. Menuak 30 euroko kostua du, eta jatetxean bertan ordainduko da, ez aldez aurretik. Menuak honakoak biltzen ditu: babarrunak edo entsalada, baserriko oilaskoa edo bakailaoa saltsan eta postrea. Ura, ardoa eta kafea barne.

Erlazionatutako edukiaItsastarrak, 75 urte tontorrak konkistatzen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.