Abandonatutako ibilgailuak, kaletik desegite gunera
Lezoko Udalak herriko kaleetan abandonatuta zeuden bost ibilgailu erretiratu ditu. Erabakia hartzeko prozedura luze bat gauzatu du.
Erretiratu den autoetako bat.Lezoko Udala Lezoko Udalak herrigunean abandonatuta zeuden bost auto erretiratu, eta desegite gunera eraman ditu. Prozedura luze bat gauzatu do hori egiteko, Udaltzaingoak gidatutakoa. Lehenik, ibilgailu horien egoera aztertu eta jarraipena egin da, ondoren jabeei jakinarazpenak bidali zaizkie, eta jarraian espazio publikotik kendu dituzte. Hainbat hilabeteko prozedura izan da.
Kasu horietarako araudia du Lezoko Udalak. Horren oinarria da espazio publikoko garbitasuna eta segurtasuna bermatzea. “Aparkalekuak okupatzeaz gain, herdoildu eta ingurua narriatzen zuten ibilgailuek”, zehaztu du udalak, “ingurumena eta herritarren zaintzearekin batera, espazio publikoa modu egokian mantentzeko hobekuntza izan da”.
Udalak jakinarazi du Udaltzaingoak lanean jarraituko duela “herritarrek dituzten beharrizan eta arazoen” aurrean erantzuna emateko, “beharrezkoak diren araudiak errespetatuz”.
