Martxoaren 8aren harira, adierazpen instituzionala
Irmoki berretsi du udalak emakumeen eta gizonen arteko "benetako berdintasun eraginkorrarekin" duen konpromisoa.
Martxoaren 8a izango da igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hori horrela, adierazpen instituzionala egin du gaur Errenteriako Udalak. Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du “irmoki” udalak adierazpen horretan. Desberdintasuna eta emakumeen kontrako indarkeria ukatzen dituzten jarrerak gaitzetsi ditu udalak eta mugimendu antifeminista bat, diskurtso erreakzionario eta misogenoetan adierazten dena goraldi betean datorrela salatu du.
Nabarmen jarri du, berdintasunaren defentsa ez dela aukera bat, giza eskubide unibertsala baizik, “hamarkadaz hamarkada kolektiboki borrokatuz eta ekinez irabazia emakumeek, mugimendu feministak, erakundeek eta pertsona aliatuek”.
Igandean 12:30ean Herriko Plazatik abiatuta mugimendu feministak deitu duen manifestaziora deitu ditu herritarrak.
Adierazpena eta konpromisoak hitzez hitz irakurtzeko, klik hemen.
