Moliño Trail mendi lasterketa sortu du Antxoko Topaguneak
Probaren lehen ekitaldia maiatzaren 9an jokatuko da, 10:00etatik aurrera. Izen emateak atzo ireki ziren, Kronoak atarian.
Antxoko Topaguneak Moliño Trail izeneko mendi lasterketa berria sortu eta antolatu du. Mendiko probaren lehen ekitaldia maiatzaren 9an jokatuko da, 10:00etatik aurrera, eta lasterkariek 12 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 400 metroko desnibel positiboarekin. Lasterketa Antxoko herrigunean hasi eta bukatuko da, eta San Marko mendia igo beharko dute parte hartzaileek.
Izen emateak atzo ireki ziren, eta Kronoak atarian egin behar dira. Dortsalek 18 euroko kostua dute.
