Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako oporrak programa, ate joka

Astelehenetik, martxoak 9, hilaren 27ra arte izango da zabalik izena emateko epea online egiten dutenentzat; aurrez aurre egiteko epea, hilaren 16an zabalduko dute eta 27an itxi. Azken horretarako hitzordua eskatu behar da aurrez.

Udako Oporrak programa aurkeztu dute eta izena eman daiteke.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/06

Urrun dela dirudien arren, udalak dena prest du aurten ere Udako oporrak programaren bidez aisi aukera paregabea eskaintzeko herriko haur eta nerabeei. Gaur aurkeztu dute programa hori eta izen emateen gaineko xehetasun denak eman Naroa Zabala Gazteria zinegotziak, Ibai Narbarte, Udako Oporrak programaren koordinatzaileak, eta Patricia Arozena, Gazteria teknikariak. Hala, jakinarazi dute, berehala zabalduko dutela programak eskaintzen dituen adinaren araberako eskaintzetan izena emateko epea, astelehenean —hilak 9— zehazki, eta hilaren 27a izango da azken eguna; hori horrela izango da webgunearen bidez izena ematen dutenen kasuan. Horretarako klik egin hemen.

Aurrez aurre izena emateko aukera ere izango da; hilaren 16tik 27ra izango da hori, eta aurrez hitzordua eskatu beharko da hilaren 12tik aurrera 010—Errenteria-Oreretatik egindako deietan— edo 943 44 96 00 telefono zenbakietan.

Arrakastatsua da udalak antolatzen duen udari begirako aisialdi eskaintza, eta hala erakusten du Zabalak emandako datuak, “aurreko ikasturtean 800 haur, nerabe eta gaztek hartu zuten parte eta aurten kopuru beretan ibiliko gara”. Aurten bada berezitasunik, eta horren berri Gazteria zinegotziak eman du, “hiru gunetan egingo dira programak, Beraun, Erdialdea eta Agustinak auzoetan”. Azken horretan aurrera ateratzeko gutxieneko izen emateak beharko dira zerbitzua bermatu ahal izateko, azaldu du Narbartek.

Zabalak haur eta nerabe guztiak deitu ditu izena ematera, “aisialdi hezitzaile, parte hartzaile, parekide, inklusibo eta euskaldun honetan parte hartzera animatzen ditugu”.

Txikiak programan iaz lehenengoz jarritako zaintza zerbitzua mantenduko dutela ere esan dute.

Lau programa, denei erantzuteko

Udako oporren eskaintza lau programek osatuko dute aurten ere, adinaren arabera. Txikiak (2020-2022), Handiak (2016-2019), Errenteabentura (2013-2015) eta Kanpabentura (2010-2012). Txikiak eta Handiak programek, ohiko moduan, bi txanda izango dituzte: Lehena, ekainaren 22tik uztailaren 3ra; eta bigarrena, uztailaren 6tik 17ra.

Aurten ere, txanda batean edo bi txandetan izena emateko aukera izango da, izena ematerako garaian lehentasuna zehaztuta. Eskainitako plazen kopurua gainditzen ez bada, bi txandatan parte hartzeko aukera egongo da. Plazen kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dira. Elkartze guneak bi programetan Beraun, Agustinak eta Erdigunea izango dira, ezarritako gutxieneko haur kopurua bermatzen bada.Ordutegiari dagokionean, berriz, Txikiak programa 10:00etatik 13:00etara egingo dute, eta Handiak 09:30etik 13:30era.

Gaztetxoentzat Errenteabentura uztailaren 6tik 17ra izango da eta parte hartzaileek goizez eta arratsaldez hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, baita egun osoko txangoak ere. Kanpabenturako gazteek aste eta erdi igaroko dute Beireko (Nafarroa) aterpetxean eta foru erkidegoko hainbat tokitan ekintzak egin ahalko dituzte.

Tarifak gaitasun ekonomikoaren arabera izango dira, bestalde; Txikiak 44,30 euro (zaintza zerbitzuarekin 55,40 euro); Handiak 55,40 euro; Errenteabentura, 66,30euro, eta Kanpabentura 221,40 euro. Jakinarazi dute udalak erabiltzaileen gaitasun ekonomikoetara egokitzen dituela prezioak, “udako eskaintza hau osatzen duten programetako batean izena ematearekin batera gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoa egokitzeko eskaera egin daiteke”.  Egokitzapenerako baldintzak eta eskaera, hemen klik eginda.

Izena emateko epea bukatuta plaza kopurua gainditzen bada zozketa egingo da apirilaren 13an, eta behin behineko zerrendak apirilaren 14an  argitaratuko dira gazteriaren web orrian (klik egin hemen). Uko egiteko epea, apirilaren 15etik 28ra izango da, eta horretarako mezua bidali beharko da posta elektronikora.

Behin betiko zerrendak maiatzaren 4an argitaratuko dira gazteriaren web orrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.