Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak salatu du portuak blokeatu egin duela Aparkalekuen Ordenantza

Udalak erregulazio horren blokeoa irmoki gaitzetsi du. Portuak adierazi du bere lurretan baimenak ematea PPAri dagokiola. Egoera konpontzeko borondatea plazaratu du.

default
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/06

Pasaiako udal gobernuak gaitzetsi du Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) Aparkalekuen Ordenantzaren erregulazioa blokeatu egin duela. Ordenantzaren berri izan zuenetik, PPAk ordenantza hori “aurkaratzeko” ekintza judizialak abiatu zituela adierazi du udalak. Lehenengo auto batean, auzitegiak “ia osorik ezetsi” zituen portuaren eskaerak: “Ez zen baietsi portu jabariaren barruan ordenantzaren antolamendua eteteko PPAren eskaera, era soilik atal txiki bat baliogabetzea erabaki zuen, portuko langileek portu eremuan aparkatzeko baimenei buruzkoa. Erabaki horrek ez zien ezertan eragiten Pasaiako herritarrei”.

Hala ere, udalak jakinarazi du duela gutxi auto bat jaso duela portu eremutzat jotako eremuetan aparkalekuak arautzeko jarduketak bertan behera uzteko agintzen duena. Portuko eremu horiek Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko eremu zabalak hartzen dituztela baietsi du udal erakundeak. Eremu horiek udalerriko “egunerokotasunaren” parte direla zehaztu du udalak, eta horietako asko udalari lagatakoak dira eta udalak berak kudeatzen ditu.

Udalak 35 urte baino gehiago daramatza trafikoa eta aparkalekuak arautzen herritarren erabilerarako irekitako eremu horietan. Horrez gain, Zirizakoa bezalako aparkalekuetan, ordenantza onartu aurretik ere aparkatzeko lehentasuna ematen zaie bertakoei, PPArekin indarrean zeuden hitzarmenen esparruan. Hitzarmen horietan udalari aitortzen zaizkie mantentze, zaintza eta ondare erantzukizuneko eginkizunak.

Ebazpenaren arabera, udalak jakinarazi du ezingo lituzkeela bertakoak lehenetsi udalerriko aparkaleku nagusietako batzuetan; “eta horrek eragin zuzena izango luke diseinatutako erregulazio ereduaren eraginkortasunean eta koherentzian”. Hala ere, udal gobernuak uste du “alderdi nahasgarriak eta okerrak” daudela autoan, eta, beraz, horiek argitzeko eskatu dio auzitegiari.

Auzitegiak auto hori argitzen duen bitartean, ordenantza onartu aurretik eremu horietan trafikoa arautzeko egiten ziren gainerako jarduketak (hala nola, trafikoa zuzentzea eta instalatutako seinale horizontal eta bertikalak) mantendu egingo dira, PPAk berak eskatzen baititu oraindik jarduketa horiek. Horrez gain, udalak esan du portuak ez duela eremu horietako aparkalekuen “inongo erregulaziorik”, eta portuko poliziak ere ez du horietan jarduten.

Honakoa adierazi du Teo Alberro alkateak: “Gobernu honek lehenengo egunetik egin du portuarekiko lankidetza instituzionalaren aldeko apustua. Arauaren lehen proposamena helarazi zitzaien, alegazioak aurkeztu zituzten, eta horietako batzuk txertatu ere egin ziren. Erakunde arteko harremana hasieratik egon da presente, baina etengabeko trabak aurkitzen ari gara gure herriaren bidezko eskaera baten aurrean, portuaren jardunean inolako eraginik ez duten alderdi batzuetan”.

Auto berriaren aurrean, honakoa esan du alkateak: “Ez da posible portuak Pasaia barruko uharte baten moduan funtzionatzen jarraitzea, udalerriko eguneroko bizitzaren parte diren espazioak okupatuz eta itxiz, eta, gainera, aparkalekua bezalako oinarrizko premia bati erantzutea eragotziz. 16.000 pertsonaren egunerokotasunaz ari gara”.

Udalak adierazi du bere eskumenak eta Pasaiaren interes orokorra defendatzen jarraituko duela, dagozkion lege eta erakunde bideak erabiliz: “Gure borondatea da erakundeen arteko elkarbizitza eta lankidetza bultzatzea, bakoitzaren eskumenak errespetatuz. Udalari dagokio udalerriko eguneroko bizitza eta hiri espazioa antolatzea, eta udala herritarrek hautatzen dute demokratikoki, beren interesak defendatzeko. Era berean, portuko jarduera PPAri dagokio. Erakunde bakoitzaren eskumenak errespetatzea exijitzen dugu, bizikidetza orekatua eta udalerri bizigarriagoa bermatzeko”.

Portuaren erantzuna

Pasaiako aparkalekua arautzeari buruz udalak atzo egindako salaketa publikoaren aurrean, Pasaiako Portu Agintaritzak adierazi du portuko jabari publikoko lur guztia eta lurzoru horretarako jardueretarako baimenak ematea PPAren eskumena dela: “PPAk Pasaiako ibilgailuen aparkalekua arautzen duen ordenantzaren berri izan zuen lehen unetik, portuak lankidetza bideak aurkitzeko asmoa agertu du, portuko jabari publikoko aparkalekuetan erabiltzeko baimena eman ahal izateko”.

2025eko uztailean, ordenantza indarrean sartu aurretik, PPAk udalari hitzarmen proposamen bat helarazi ziola adierazi du, “hiri bilbean sartuta dauden portuko jabari publikoko eremuetan ibilgailuen aparkalekua arautzeko, bi erakundeen eskumenak harmonizatuz”. Hitzarmen horren barruan ordenantza aldatzea proposatu zela baietsi du PPAk, portuko jabari publikoko espazioak “bereizita eta argi identifikatuta” ager daitezen.

“Akordiorik lortu ez zenez, eta udalak beren areen artean portuko jabari publikoan zeudenak arautzen zituen ordenantza bat martxan jarri nahi zuela ikusita”, PPAk auzietan demanda bat jartzeko erabakia hartu duela zehaztu du, eta udalari esan zion “hori saihestu zitekeela hitzarmen bat sinatuta”.

PPAk jakinarazi du 2025eko irailaren 19ko auto baten bidez, EAEko auzitegi nagusiak kautelazko lehen neurri bat hartu zuela: “Ordenantza partzialki etetea”. Udalak, ordea, iazko urte bukaeran ordenantza ezartzeko hirugarren faseko bizilagunek egoiliarren txartelak eska zitzaketela nabarmendu du PPAk: “Hirugarren fase honetan portuko jabari publikoaren barruan dauden lurrak sartzen dira, eta, beraz, PPAk kautelazko neurria betearazteko intzidentea eskatu zion EAEANri 2026ko urtarrilean”.

Otsailean publiko egindako auto berrian, auzitegiak udalari portuko jabarian ordenantza ezartzea debekatu diola jakinarazi du PPAk, eta udalari eskatu dio “berehala” uko egin diezaiola eremu horiei eragiten dieten jarduketei. Azkenik, PPAk egoera konpontzeko borondatea duela berretsi du, proposatutako hitzarmena sinatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.