Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaiako EH Bildu: "Portuak ez die herritarren erabakiei errespeturik erakusten"

Pasaiako EH Bilduko kideek irmo salatu dute PPAk aparkalekuaren ordenantza epaitegietan inpugnatu izana, "hori onartezina da, guztiz".

Pasaiako EH Bilduko kideak, atzo, San Pedroko portu eremuko aparkalekuan egin zuten agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/03/07

Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA), Pasaiako Udalaren Aparkalekuaren Ordenantza inpugnatu egin du auzitegietan. Ordenantza horretan, PPArenak diren eremuetan hainbat aparkaleku ditu sartuta udalak. “Nahiz eta prozesuaren hasieratik PPArekin elkarrizketa etengabea izan zen, nahiz eta portuak aurkeztutako zenbait alegazio ere onartu, auzitegietara eraman zuen araudia, eta orain auto judizial batek mugatu egiten du udalak aparkalekua arautzeko duen gaitasuna hainbat eremutan”, salatu du Pasaiako EH Bilduk. Eremu horiek Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen daude. “Pasaiako EH Bildutik gure gaitzespen irmoa adierazi nahi dugu PPAren jardunaren aurrean, berriz ere argi utzi du ez dituela Pasaiako herritarren behar sozialak aitortzen, ez herritarren erabakiei errespeturik erakusten ere”.

Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, San Pedron, EH Bilduko militanteek eta hainbat kargu publikok. Aparkaleku araudi berriarekin, udal gobernuan den koalizioak “eskaera historiko” bati erantzuna eman ziola azaldu zuten, “aurreko gobernuek luzaroan zokoratu zutena”. Aparkalekuen ordenantza horren oinarrian dago pasaitarrek euren ibilgailuek aparkatzeko aukerak errazteaz gainera, “barrutietako bizimodua hobetzea, oinezkoen espazioak berreskuratzea, eta gure herrian duintasunez bizitzeko aukerak erraztea”, EH Bilduren arabera: “Baina PPAk logika ekonomikoaren barruan k0katu ditu berriro bere eremuak, eta ez herritarren bizitzan ezinbesteko diren espazio sozial gisa”.

Koalizioko kide pasaitarren ustez, Pasaiaren barruan portuak ezin du “salbuespen” izaten jarraitu, “udalerrian integratu behar du, hesiak ireki behar ditu, espazioak erabilera publikora itzuli behar ditu, eta herritarren nahiz horien ordezkari den udalaren subiranotasuna errespetatu behar du orainaz eta etorkizunaz erabakitzeko. Ez dugu onartzen gure bizitza etengabe judizializatzen duen botere arrotz batek jauntxokeria. 16.000 pasaitarrei bizitzei eragiten dieten erabakiak ezin dira udalerritik kanpo inposatutako logika baten menpe geratu”.

Espainiako Gobernuaren jabetzakoa da Pasaiako Portua. Presidentea, ordea, Eusko Jaurlaritzak izendatzen du. Horren harira, interpelazio zuzena egin die Pasaiako EH Bilduk Jaurlaritzan agintean diren EAJri eta PSE-EEri. “Alderdi horiek Pasaian dituzte ordezkariei eskatzen diegu gai larri honetan esku-har dezatela, gure herrian nola bizi nahi dugun erabakitzen uzteko”. Aldi berean, alderdi horiei galdegin diete udalerriaren eta PPAren artean zabalik diren gatazka judizialak eteteko ahalegina egin dezatela, “gai horiek udalerri mailako debate politikora ekartzeko. Errespetatu Pasaiako herritarren hitza eta erabakia”.

Erlazionatutako edukiaUdalak salatu du portuak blokeatu egin duela Aparkalekuen Ordenantza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.