Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerkiak Pasaia hartuko du

Hilaren 12tik 15era Pasaia KM0 jaialdiaren laugarren ekitaldia egingo da Antxon eta Donibanen. Aurtengoak bost emanaldi izango ditu.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/09

Antzerkiak Pasaia hartuko du hilaren 12tik 15era bitartean (ostegunetik igandera), Pasaia KM0 jaialdiaren laugarren ekitaldia egingo baita. Arte eszeniko herrikoiaren jardunaldiak bost emanaldi izango ditu, eta Antxon eta Donibanen izango dira. Aurtengoa, gainera, berritasunekin lurreratuko dela adierazi du Iñigo Ortega zikloaren antolatzaileak eta Pasaia Badia antzerki eskolako arduradunak: “Aurten berritasun batzuekin dator jaialdia eta inoiz baino komikoago, lan guztiak komediak baitira. Berritasunen artean, jaialdiaren luzapena da bat, jaialdia hiru egunetik laura pasa delako”.

Bestalde, honakoa baietsi du Laura Ré Kulturako eta Ondareko zinegotziak: “Gobernutik antzerki amateurraren aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Jaialdia erreferente bat bilakatzen ari da eta, iraupena luzatzeaz gain, plaza berri bat gehitu diogu. Aurreko edizioetan emanaldi guztiak Donibanen izan ziren eta aurten horietako bat Antxon antolatzea erabaki dugu, zehazki, KM0ri ongi etorria Antxoko Kultur Etxean emango diogu”.

Jaialdia egun bat luzatu eta plaza bat gehiago emateaz gain, aurten genero familiarrari begira jarri dira sustatzaileak, eta antzerki zirku lan bat ikusteko aukera izango da hilaren 14an, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Pasaia KM0ren antzezlan guztiak doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian, edukiera kontrolatzeko.

Antzerki Uztaren IV. ekitaldia, Pasaian

Oarsoaldeko antzerki eskolek elkar ezagutzeko asmoarekin, Antzerki Uzta egitasmoaren IV. urtea izango da aurtengoa. Iniziatiba Lezon, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan egin ondoren, Pasaiak antolatuko du aurten.

Topaketa hori Pasaia KM0 jaialdian txertatzea aukera “ezin hobea” dela ikusi dute antolatzaileek. Bide horretan, hilaren 14an eskualdeko lau herrietako 10 eta 11 urte arteko antzerki eskoletako ikasleak Donibanen elkartuko dira, elkar ezagutzeko. Bertan, dinamikak egingo dituzte eta zirku antzerki tailer bat jasoko dute Zirika Zirkus konpainiako kideen bidez. Eguna elkarrekin pasa ondoren, zirku emanaldia ikusteko aukera izango dute.

“Pasaia KM0 egiten dugun laugarren urte honetan antolatzaileok pozik eta harro esan dezakegu urtero antzokiak bete izan ditugula, eta bertan egiten den sorkuntzarekin gozatzeko izugarrizko aukera dela. Pasaitarrak eta inguruko herriko jende asko data honen zain daudela badakigu”, adierazi du Ortegak.

Pasaia KM0

Hilak 12, osteguna

  • 19:00: Fumas eta Fikziohesioa komedia motzak. Antxoko Kultur Etxean.

Hilak 13, ostirala

  • 19:00: Nueve teatro taldearen Un enredo casi familiar. Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Hilak 14, larunbata

  • 18:00: Zirika Zirkusen Marietak Zirkus ikuskizuna. Juanba Berasategin.

Hilak 15, igandea

  • 19:00: Trebera taldearen No hay ladrón que por bien no venga. Juanba Berasategin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.