Dinamita, Bide Bakarra eta Infama, Niessen aretoan
Oarsomusikak musika eszena alternatiboa sustatzen jarraitzen duen erakusle da emanaldia, zuzeneko musika maite dutenei horretarako aukera paregabea eskainiz.
Dinamita, Bide Bakrra eta Infama taldeak ariko dira Niessenen. Emanaldi hirukoitza Oarsomusikak hilaren 21erako ondu duena. Dinamita, Bide Bakarra eta Infama taldeek emanaldia egingo dute Niessen aretoan. Oarsomusikak musika eszena alternatiboa sustatzen jarraitzen duen erakusle da honakoa, zuzeneko musika maite dutenei horretarako aukera paregabea eskainiz.
Sarrerak 15 euroan dira salgai, eta ateak 19:45ean zabalduko dituzte, “energia, musika ona eta Euskal Herrian sortzen ari den talentuaren aldeko apustu sendoa da kontzertua”, adierazi dute antolatzaileek.
Larragakoa da Dinamita taldea, eta punk doinuak jotzen ditu, “letra borrokalariak, genero tradizio handikoa da eta soinu gordina du ezaugarri nabarmenena”. Kontzertuetan “intentsitatea eta hurbiltasuna” erakusten du taldeak. Bide Bakarra taldea ere Nafarroan sortua da, lizarran. Grung doinuak, atmosfera mamitsua, eta gitarra indartsuz 1990. hamarkadaren esentzia du. Kartela osatzeko, berriz, Donostiatik, Infama taldea. Riock, rap, eta metal nahasketa, riff astunekin, oinarri erritmiko sendoekin eta lirika zorrotza eta abstraktuaren nahaskeatrekin osatutako eskaintza. Soinu koktela, finean.
Kulturaren dinamizazioarekin duen konpromisoa agerian jarriko duela kontzertuarekin esan du Oarsomusikak elkarteak, “baita musika proiektu alternatiboak sustatzeko asmoaz ere, helburu hori ere gure egiten baitugu”. Herritarrak bertaratzera deitu ditu musika elkarteak, “bertako oholtza babestera. Gaua bizia bezain izugarria izango dela agintzen dizuegu”.
